Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
2. eun, eúna. (d). izena. Linu-hariz egindako oihala.   Tejido, lienzo, de lino. Andik aurrera eztou geixao eunik zertu. JJp./ Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz. Linua ereiteari laga zitzaionean hitza ere erdi-galdu zen. Eunak eun lan da esaera. Linua soroan ereitetik ehuna egin arte lan asko zuen. Ene! orrek lan asko, eunak eun lan. Hilari. Esanahia: eúna eiñ. (d). Tejer. Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp. Sin. eundu.
Eunak eun lan. esaera. Ehungintza lan luzea eta astuna da.
eúndaka. (b). zenbatzailea. Cientos de. Eundaka lora ondatuittu txingorrak./ Eundaka lagun il zien.
eundu. (d). aditza. (Eibar) Eho, ehuna egin.  Tejer. Neguan ataratako mataza guztiak eundu ditturaz eunliari emonda. (Etxba Eib) Sin. eúna eiñ.
eunéko. 1. euneko. (b). zenbatzailea. Por ciento, tanto por ciento. Euneko bostian jarri dot dirua./ Euneko zazpi kentzen dau bankuak. 2. euneko, eunekúa. (c). izena. Ehun aleko pila edo taldea.   Ciento, centena. Grupo o montón de cien unidades. Porru landaria etara ta eunekotan jarri. Goikoaren antzerako esaldietan izan ezik, ziento erabiltzen da. Ik. ziénto.