Hiztegia
eulórde, eulórdiak. (d). izena. Lehen leku altuetan (Elgetan eta Elosun, adibidez) uda partean lainoa sartzen zenean egiten zuen lanbro-euria, behetan egiten ez zuena. Horregatik lurrak askoz ere freskoago mantentzen omen ziren. Aspalditxoan ez omen du egiten eguraldi jenero hau.
Etim.: euri+orde.
2. eun, eúna. (d). izena. Linu-hariz egindako oihala. Tejido, lienzo, de lino. Andik aurrera eztou geixao eunik zertu. JJp./ Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz.
Linua ereiteari laga zitzaionean hitza ere erdi-galdu zen. Eunak eun lan da esaera. Linua soroan ereitetik ehuna egin arte lan asko zuen. Ene! orrek lan asko, eunak eun lan. Hilari.
Esanahia: eúna eiñ. (d). Tejer.
Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp. Sin. eundu.