Hiztegia
euli-káka, euli-káka. (a). izena. Excremento de mosca.
euli-káka ez izan. (c). esapidea. Bere ustez inportantea izan; ironiaz. Ez pentsau gero gure uezaba euli-kaka danik.
eulondo, eulondua. (d). izena. (Oñati) Euria egin ondorengo garaia. "Eulónduan: después de la lluvia." (Izag Oñ).
eulórde, eulórdiak. (d). izena. Lehen leku altuetan (Elgetan eta Elosun, adibidez) uda partean lainoa sartzen zenean egiten zuen lanbro-euria, behetan egiten ez zuena. Horregatik lurrak askoz ere freskoago mantentzen omen ziren. Aspalditxoan ez omen du egiten eguraldi jenero hau.
Etim.: euri+orde.