Hiztegia
etxe-ikuste, etxe-ikustia. izena. (Leintz) Beste baserri batera ezkondu behar den ezkongaiak eta honen gurasoek ezkondu aurretik bere senidegaien etxera egiten duten bisita, ondasunak eta abar aztertzeko. (Aran Gatz). Ik. botaegun.
etxejáun, etxejáuna. (d). izena. Aberats etxeko jabea. Leengo etxejaunen, —"etxejauna" esate jakuen—, da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin-da. Don./ Len esan doun torre ori, etxejaunak, maiorazko etxiak, torriak... Don.
etxékalte. (c). adjektiboa. Norberaren etxearen edo interesen kontra ari denari esan ohi zaio baina broma giroan ia soilik. Dícese del que no mira por el bien propio, en broma, normalmente. Zer ibilli aiz i etxeko oillaskua arrapau ta lagunartian jaten? I aiz i etxekalte.
Mugatuan ez.
etxekántal, etxekantála. (c). izena. Etxearen ertza, izkina. Arista vertical de una casa. Bizikletia labandu ta ixa etxekantala jo najuan buruakin./ —Oiñ gerria sortuko balitz, oiñ daren adelantuekiñ, iru egunian akabauko litzakek. —Len be bajezian adelantuak: Karlistadan kaiñonazua San Antoniotik bota ta etxekantala apurtu juan Birekutzian. Klem. Azken gerratea hasi baino egun batzuk lehenago gure amak bigarren karlistada ezagututako biri entzundako solasa. Ik. kántal.