Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
esnégoen
espárru
espárru, esparrúa. (d). izena. Segaz mozten ez den zelai esitua, larrerako bakarrik aprobetxatzen dena. Aldapa delako edo leku desegokia delako. Zelai litzateke segatzen dena, eta esparru ez dena. Esparrua, ardixa larrian dabillen lekuai; beixak ero erozein ganau. Bat izaten da zelaixa, bedarra ondu ta...; esparrua esate jakok e segaik ibiltzen eztana, ganaua ibilli bakarrik; esparrua. Don. Baina pastoreak larreak erosten dituenean esparruak erosi dittu esaten da leku batzuetan. Pastoriak esparruak erosi jittuk, eta ordaiña ba ipiñi jakona. "
espártzu, espartzúa. (c). izena. Estropajo. Ala, artu espartzua ta fregaua eittera. Gaztelaniazko "esparto"tik, landare horrekin egindakoa izaten baita.
espérantza, espérantzia. (a). izena. Itxaropena.   Esperanza. Esperantzia da azkenengo galtzen dana./ Geroko esperantzan geratu naiz.
ésperuan égon. (c). esapidea. Haurdun egon emakumea.   Estar embarazada la mujer Enterau za? Esperuan ei dago Basotxoko neska gaztia. Baita UME ESPERUAN.
espezíal. 1. espezial, espeziála. (b). adjektiboa. Normala baino hobea.   Especial. Ardau au espeziala da. 2. espezíal, espeziála. (b). adjektiboa. Arraro edo berezi samarra.   Especial. Auskalo zela artuko daben, bera dan espezialakin. 3. espezíal. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Oso ongi. Espezial pasau giñuan Benidorren. Espezial pasau, ibilli, egon...