Hiztegia
esné-zopa, esné-zopak. (c). izena. Esnea ogi-zopekin, ohiko gosaria garai batean. Esne-zopak jan eta eskolara.
ésola, ésolia. (b). izena. Itxiturak egiteko erabiltzen den makila lodia. Estaca para setos. Esolaik onenak alkaziaz einddakuak. Sin. olasi (Oñ., Lein.).
espabílau. ESPABILLAU. 1. espabílau. (a). da-du aditza. ESPABILLAU. Espabilar. 2. espabilau, espabiláua. (b). adjektiboa. ESPABILLAU. Espabilado, -a. Espabilaua da aura txikittatik./ Listua ez baiña espabillaua.
espálda, espaldía. (c). izena. Lur-sail aldapatsu eta zabala. Ladera. Zelai bat pe izan leikek. aldapa samarrian dauanian, espaldia. Klem./ Egotxian espalda baten dauka Billarrek munteixa. Ik. mendí-éspalda, silla-éspalda.