Hiztegia
esnétsu, esnetsúa. (b). izena. Esne asko ematen duena. Zuen bei pinttia oso esnetsua da./ Esnetsuai billotxa aztia interesatzen jaku, ba subenziño aundixaua artzen dozu, da gero ardi obia urtetzeko probabilidadia be bai. Enr.
esné-zopa, esné-zopak. (c). izena. Esnea ogi-zopekin, ohiko gosaria garai batean. Esne-zopak jan eta eskolara.
ésola, ésolia. (b). izena. Itxiturak egiteko erabiltzen den makila lodia. Estaca para setos. Esolaik onenak alkaziaz einddakuak. Sin. olasi (Oñ., Lein.).
espabílau. ESPABILLAU. 1. espabílau. (a). da-du aditza. ESPABILLAU. Espabilar. 2. espabilau, espabiláua. (b). adjektiboa. ESPABILLAU. Espabilado, -a. Espabilaua da aura txikittatik./ Listua ez baiña espabillaua.
espálda, espaldía. (c). izena. Lur-sail aldapatsu eta zabala. Ladera. Zelai bat pe izan leikek. aldapa samarrian dauanian, espaldia. Klem./ Egotxian espalda baten dauka Billarrek munteixa. Ik. mendí-éspalda, silla-éspalda.