Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
esnábola
esnetári
esnetári, esnetaríxa. (c). izena. Esnea saltzen edo batzen duena. Ik. esnedun.
esnétela, esnételia. (c). izena. Nata. Donatorentzat, esnegoen da egositakoaren esnegaina eta esnetela egosi gabearena. Sin. apar, esnégaiñ, esnégoen, téla.
esnétsu, esnetsúa. (b). izena. Esne asko ematen duena. Zuen bei pinttia oso esnetsua da./ Esnetsuai billotxa aztia interesatzen jaku, ba subenziño aundixaua artzen dozu, da gero ardi obia urtetzeko probabilidadia be bai. Enr.
esné-zopa, esné-zopak. (c). izena. Esnea ogi-zopekin, ohiko gosaria garai batean. Esne-zopak jan eta eskolara.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
ésola, ésolia. (b). izena. Itxiturak egiteko erabiltzen den makila lodia.   Estaca para setos. Esolaik onenak alkaziaz einddakuak. Sin. olasi (Oñ., Lein.).
espabílau. ESPABILLAU. 1. espabílau. (a). da-du aditza. ESPABILLAU. Espabilar. 2. espabilau, espabiláua. (b). adjektiboa. ESPABILLAU. Espabilado, -a. Espabilaua da aura txikittatik./ Listua ez baiña espabillaua.