Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
esku-zérra
esne-perretxíku
esne-perretxíku, esne-perretxikúa. (c). izena. Esnea duen perretxikua.   Lactarius. Se les supone venenosas. Mutiko orrek esne-perretxikuz bete dau zestua.
esne-sala, esne-salia. izena. (Antzuola) "Esnearen salerosketarako gela. Esne-salia Basterretxen be bazeuan. Basarrikuak ara erute zeben esnia ta kaletarrak erosi." (Lar Antz).
esnéta, esnetía. (c). izena. Baserritarrak kalean esnea saltze lana. Guk esnetia, neu eskolan asitta gero. Aurretik ezan gurian esnetaik. Hil.
esnetári, esnetaríxa. (c). izena. Esnea saltzen edo batzen duena. Ik. esnedun.
esnétela, esnételia. (c). izena. Nata. Donatorentzat, esnegoen da egositakoaren esnegaina eta esnetela egosi gabearena. Sin. apar, esnégaiñ, esnégoen, téla.
esnétsu, esnetsúa. (b). izena. Esne asko ematen duena. Zuen bei pinttia oso esnetsua da./ Esnetsuai billotxa aztia interesatzen jaku, ba subenziño aundixaua artzen dozu, da gero ardi obia urtetzeko probabilidadia be bai. Enr.
esné-zopa, esné-zopak. (c). izena. Esnea ogi-zopekin, ohiko gosaria garai batean. Esne-zopak jan eta eskolara.