Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eskuargi
eskúma
eskúma, eskumía. (a). izena. Eskuina.   La derecha EskumaRA edo eskumaTARA artu, jo. Ik. ézker. éskerrak eskumiái. (b). esapidea. Esker-ezker soinu berdintasunarekin jokatzen den esapide tabernakoi eta umoretsua. Menos mal. Eskerrak eskumiai, bestela jausten nok zulora.
eskúmano, eskúmanua. (d). izena. Eskailerak alde baten edo bietan duen heldulekua.   Pasamanos. Bai, eskumanua, eskumanua. Sebas Sin. barandau.
eskúmati, eskúmatixa. (c). adjektiboa. Eskumaz trebea dena.   Diestro, -a. Gutxi entzuna. Ant. ézkerti.
eskú-mazo, eskú-mazua. (c). Kirten motza duen egurrezko mazoa, batik bat arotzerian erabilia.   Maceta de madera de mango corto.
eskumútur, eskumutúrra. (a). izena. ESKÚTUR. Muñeca. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Bizikletatik jausi tta eskumuturra apurtu dau. Eskutur erabiltzen da gehiago.
eskunarru, eskunarruak. izena. (Eibar) Guantes de forjadores.
eskú-páiñolo, -u, eskú-páiñolua. (c). izena. Pañuelo de bolsillo. Sin. mokó-páiñolo.
eskúpaiñu, eskúpaiñua. (c). izena. (Eibar) Toalla. Egunian egunian ipintzen dot eskupaiñu garbixa arpegixa garbitzeko lekuan. (Etxba Eib).