Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
esénpler
eskasidáde
eskasidáde, eskasidadía. (c). izena. ESKAXIDADE. Gabezia.   Escasez Sasoi aretan tabako eskasidadia zeuan da erretzeilliak ortuan ereitte zeben./ Gerra ostian egundoko eskasidadia egon zan. Diru eskasidade, ogi eskasidade... zerbaiten urritasun aroa.
eskástu. (c). da-du aditza. ESKAXTU. Gauza batek edo pertsona batek itxura edo kalitatea galdu.   Volverse deficiente una cosecha, una planta, etc.; desmejorar mucho una persona, animal o cosa. Parrandiai laga zotsanetik ziero eskastuta dago./ Jertsia ainbeste pagau ta zeiñek pentsau biar illabete orduko eskastuko zanik. Eguraldiarekin du ad. Atsaldian asko eskastu dau egualdixa. Ik. ezebéztu.
1. eskátu. 1. eskatu. (a). du aditza. Pedir. 2. eskatu. (c). dio aditza. (eufemismoa.) Proposamen "desonestoak" egin. Solicitar sexualmente. Neskak etxuek emoten eskatu ezian. Eskatu soilik esan ohi da edo narrua eskatu, segun eta fin edo gordin mintzatzen den. Ik. narrúa emon, narrúa eskatu, emon.
2. eskátu. (a). da-du aditza. Askatu.   Dejar en libertad, soltar. Txalak, gabaz eskatu ta pentsu guztia jan zeban./ Presuak eskatzeko ordua da. Ik. jaraiñ. prakak eskatu. Komunera joan. Ik. zintturóia eskátu.
eskátu-eskíñi, eskátu-eskíñixa. (d). izena. Salerosketa tirabira, tratua, erregateoa.   Regateo. Lit.: "oferta y demanda". Eskatu-eskiñixa esaten da; eskatu al dan dana, eta tratuai eutsi al dana. Don.
éskatz, eskátza. (c). izena. Sukaldea.   Cocina. Oin ba, sukaldia esaten dou, sukaldia danian, baiña gu umiak giñanian, eskatza, eskatza. Sukaldeik ez. Hil. Gaur sukalde esaten da ia etxe guztietan eta eskatz gutxi batzuetan. Goian Hilarik dio lehen alderantziz zela.