Hiztegia
ésaga, ésagia. (d). izena. Gurdiaren karga hobeto sujetatzeko bi ezpata punten artean jartzen den haga luzea. Esagia, egur luze bat ezpata bixetan sartzen dana. Klem./ Burdi garua kargautakuan esagia jartzen da ezpatatik ezpatara kargia mobidu eztaiñ.
eságapeko, eságapekua. (d). izena. Esagaren azpian geratzen den karga. —Zelako burkaria ekarri dozue? —Ba, esagapeko bat bakarrik. Esaga jarri ondoren, normalean, kargatzen jarraitzen da belarra edo garoa. Gero gainean abar batzuk bota eta sokaz lotzen da.