Hiztegia
érrukiñ, érrukiña. (c). adjektiboa. Koittaua, oso errukarria, errukiena. Muy digno, -a de compasión. Andra arek daroia bizimodua Errukarri baino errukarriagoa da errukiñ. Agian errukiñ pertsonaren izaeraz aritzerakoan gehiago, eta errukarri egoeraz. Etim.: Agian: erruki+diña (digno de compasión). Ik. errukárri.
errukíttu. (b). da-du aditza. Compadecerse, hacer sentir compasión. Azkenian familixa artako jiria ikusitta errukittu giñan da geurera ekartzen giñuzen umiak bazkaltzera./ Etzaizte kejau, etzarete iñor errukitzeko moduan da. Azen.: errúkittu ere bai.
erruz. adberbioa. (Antzuola) "Asko eta erraz. Arek gizurra erruz botatze jok./ Orrek dirua erruz jaukak.
ertau, ertaua. izena. (Antzuola) "Casamentero. Gurasuak ez, beste batzuk ibiltzen ziala zuzentzen... Alako neskia eta alako mutilla... ta ertauak zertutakua... ertaua!