Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
erríal
erromai
erríal, erriála. (b). izena. ERRÍEL. Pezeta laurdena; 25 zentimoko txanpona.   Real. Milla errial pagau dou afaixa./ Ainbeste duket ainbeste erriel. Don. 1955 inguruan ezkutatu ziren. Gure aittajauna-amandreek errialetan eta durotan kontatzen zuten. amar errialéko, amar errialekúa. (d). 10 erreal, Gure mutikotan bazien oinddio amar errialekuak. Azkenak 1960 inguruan ezkutatu ziren. erríalbíko, erríalbíkua. (c). izena. Moneda de dos reales. Errialbikuak erdixan zulua eukitze zeban. Azkenak 1970 aldera ezkutatu ziren.
erri-báso, erri-basúa. (c). izena. Udalerriaren basoa.   Bosque comunal; municipal en nuestra comarca. Aintziñan sarri izate zittuan errematak; esate baterako erri-basotako egurrak subastan ero errematian urtetze juan. Klem./ Orrek zien, gure Basoberrittik errekaraiño erri-lurrak, gero gure Basoberrittik —Gomozkortan piñurixok badare ba Txantxetaitzeraiño— onek pe erri-basuak. Ori dana erri-basua ei zan. Ta gero erri-basuak saltzia pentsau ebenian neurrira eiñ i zittuen. Hil. Ik. errí-lur.
errí-béi, errí-béixa. (d). izena. Ik. basábei.
erri-íri, erri-iríxa. (d). izena. Idi klase gorri-gorria.   Buey pirenaico. Gure aittak eukitzen zittuan, erri-irixak esaten otsen, gorri-gorrixak, edarrak. Ben.
erríko, errikúa. (d). izena. ERRI-UME. Hospiziokoa. Aren amak asi-ban, “Biurri” esate otxen bat, filarmonikia jote eban; da gero, nik eztakitt nora zan aura, sekula geixao nora danik. Etzan etxekua e; errikua ero. Aniz. Gutxi entzuna. Sin. erri-ume, kajáko, óspizioko, sasíko.
erriko taberna, erriko tabernia. (c). izena. (Eibar) La taberna del pueblo. Erriko tabernia errematera atara dabe. "Como en otros pueblos, también la había en Eibar." (Etxba Eib)
erríko éskola, erríko éskolia. (c). izena. Eskola publikoa. Bergan ibilittakua da eskolan, erriko eskolan.
errí-lur, errí-lúrra(k). izena. Udalaren lurrak.   Terreno comunal propiedad del municipio. Elusu aldian badie oinddio erri-lurrak. Pluralean ia beti. Ik. auzó-lur, erri-báso.
erripa, erripie, -a. izena. (Leintz, Oñati) ERREPA (EIB.). Aldapa.   Pendiente, cuesta. Ik. aldápa.
erri-ume, erri-umia. izena. (Antzuola) "Hospizioko umea." (Lar Antz) Sin. erríko.
érrixo, érrixua. (c). izena. Itsasadarra, errioa.  "Estuario. Ondarruako errixuan gora, Berriaturaiñok.
érro, errúa. (b). izena. Errapeko titi bakoitza.   Cada uno de los pezones de la ubre. Erro ederrak dauzka bei pinttiak.
erróbakar, erróbakarra. (c). izena. Erro bakarra duen aberea. Behi edo ardiez, batik bat. Osatu oso gutxi e; geratzen die erro barik. Makiña bat ardi egoten da errobakarra. Luis. Zenbait baserritarrek elkarri adarjoka, berdekerian dabiltzanean: Onek, errobakarra izan arren, esne ona emongo jok. Zakilagatik, jakina.
errobéro, erroberúa. (c). izena. ERREBÉRO. Egosi gabeko esne jaitsi berria.   Leche recién ordeñada y sin hervir. Erreberua dok esnia jatxi berrixa egosteke. Don.
erroeta, erroetie. izena. (Aramaio) Erregutada, ogi-xerra. Ogixe zer?, olako erroetatxo bat, da bera artue ta, ez ogixe.(Orm Aram).
errogátiba, errogátibak. (c). izena. ERREBÁTIBA. Rogativas. Sikutian kontra errogatibak onak izango die, baiña erregadixua askoz txarraua ez. Don.k eta adineko askok errebátiba diote.
erróiba, erroibía. (c). izena. Mastitis, mamitis, endurecimiento de las glándulas mamarias en las recien paridas. Beixa erroibiakin daukau ta urberuakin kurioso kurioso garbittu bia jako./ Erroibia beste bat, txarrena, “mamitis”. Errepeko infeziñua. Enr. Behiak, ardiak, etab. Pertsonez ez da esaten, normalean. ERROIBIAK ELDU edo OBATU, batez ere.
. (c). izen propioa. Roque. Aspaldixan etxuat Agarregoiko Erroke ikusi. r-z hasten den izen asko erabili izan da aurrean bokala duela: Errafael, Erremundo, Erroman, Urrufiño...
Erróma. (b). toponimoa. Roma. Oiñ erozeiñ joaten da Erromara.