Hiztegia
erretúra, erreturía. (c). izena. Zerbait erein behar den soroetan, pilan ipinita, belar txar eta zaborreriaz egiten den sua. Montón de rastrojos al que se le prende fuego para preparar el sembradío. Zaborrerixiakin, lur da guzti, pillia eiñ eta su emote jakon. Oni esate jako erreturia.
errétxin. 1. erretxíñ, erretxíña. (b). izena. Resina. Emengo piñuan erretxiña ezta aprobetxatzen.
2. erretxin, erretxíña. (d). adjektiboa. Irritable, quisquilloso, -a. Ezta persona txarra baiña erretxin samarra. Ik. ipúrterre, zázpiki.
erréuma bédar, erréuma bedárra. (d). izena. . Agave americana. Pita. Izenak adierazten duen bezala, erreuma sendatzeko oso ona ei da landare hau, eta baita kukurruku eztula biguntzeko ere.
erréus, erréusa. (c). adjektiboa. Akatsen bat duen pertsona edo gauza. Labadoria erosi giñuan baiña erreusa./ Tomate erdixak inguru erreusak die aurten.
Tailerretan "pieza erreusak" esaten zaie atzera botatakoei.
erré-úsaiñ, erré-úsaiña. (b). izena. Olor a quemado. Sukaldera sartu orduko sentidu neban erre-usaiña.
érrez. 1. errez. (a). adberbioa. Fácil. Errez irabazi zotsan. Sin. samur. errezéra. (b). adberbioa. A lo fácil. Emen danok errezera joten dou. Sin. samurréra. 2. errez, erréza. (a). adjektiboa. Fácil. Eztauka bizimodu erreza.
Sin. samúrra. Ik. fázill.
errezélau. (c). du aditza. Recelar, sospechar. Zuen aitta ezta tontua ta oiñezkero ze gaitz daukan errezelauta dago./ Eztakitt, baiña uste dot zure andriak gure artekua errezelatzen dabela.
errézelu, -o, errézelua. (c). izena. Recelo, sospecha. Baneukan aura gizurretan zebillen errezelua./ Mutil orren errezelua zeuken.
ZEREN errezelua. errezelu txarrak eindda egon. (c). esapidea. Susmo txarrak izan. Aspaldian bisittatzera joan ez galako errezelu txarrak eindda dago tia Maria. Ik. júzgu txárrak éindda égon.
erréztu. (b). da-du aditza. Errazago bihurtu. Lanak erreztu naixan erosi dabe tratoria. Sin. samúrtu.
érri, erríxa. (a). izena. Pueblo.
erri batekuak izan. (c). esapidea. Antzerakoak izan. Tal para cual, "Dios los cría y ellos se juntan". Bixak pe orrek erri batekuak. Erdalgaiztoan ere entzun ohi da: "Esos todos son erribatekos".
erríal, erriála. (b). izena. ERRÍEL. Pezeta laurdena; 25 zentimoko txanpona. Real. Milla errial pagau dou afaixa./ Ainbeste duket ainbeste erriel. Don. 1955 inguruan ezkutatu ziren. Gure aittajauna-amandreek errialetan eta durotan kontatzen zuten.
amar errialéko, amar errialekúa. (d). 10 erreal, Gure mutikotan bazien oinddio amar errialekuak. Azkenak 1960 inguruan ezkutatu ziren. erríalbíko, erríalbíkua. (c). izena. Moneda de dos reales. Errialbikuak erdixan zulua eukitze zeban. Azkenak 1970 aldera ezkutatu ziren.