Hiztegia
erréztu. (b). da-du aditza. Errazago bihurtu. Lanak erreztu naixan erosi dabe tratoria. Sin. samúrtu.
érri, erríxa. (a). izena. Pueblo.
erri batekuak izan. (c). esapidea. Antzerakoak izan. Tal para cual, "Dios los cría y ellos se juntan". Bixak pe orrek erri batekuak. Erdalgaiztoan ere entzun ohi da: "Esos todos son erribatekos".
erríal, erriála. (b). izena. ERRÍEL. Pezeta laurdena; 25 zentimoko txanpona. Real. Milla errial pagau dou afaixa./ Ainbeste duket ainbeste erriel. Don. 1955 inguruan ezkutatu ziren. Gure aittajauna-amandreek errialetan eta durotan kontatzen zuten.
amar errialéko, amar errialekúa. (d). 10 erreal, Gure mutikotan bazien oinddio amar errialekuak. Azkenak 1960 inguruan ezkutatu ziren. erríalbíko, erríalbíkua. (c). izena. Moneda de dos reales. Errialbikuak erdixan zulua eukitze zeban. Azkenak 1970 aldera ezkutatu ziren.
erri-báso, erri-basúa. (c). izena. Udalerriaren basoa. Bosque comunal; municipal en nuestra comarca. Aintziñan sarri izate zittuan errematak; esate baterako erri-basotako egurrak subastan ero errematian urtetze juan. Klem./ Orrek zien, gure Basoberrittik errekaraiño erri-lurrak, gero gure Basoberrittik —Gomozkortan piñurixok badare ba Txantxetaitzeraiño— onek pe erri-basuak. Ori dana erri-basua ei zan. Ta gero erri-basuak saltzia pentsau ebenian neurrira eiñ i zittuen. Hil. Ik. errí-lur.
erri-íri, erri-iríxa. (d). izena. Idi klase gorri-gorria. Buey pirenaico. Gure aittak eukitzen zittuan, erri-irixak esaten otsen, gorri-gorrixak, edarrak. Ben.