Hiztegia
errétiro. 1. errétiro, errétirua. (b). izena. Gaueko etxerako itzulera. La vuelta a casa, después de la juerga, normalmente. Gaur be auskalo noiz izango dan erretirua./ Eranak eta erretiro txarrak ondatu zeban. Erretiro txarrak jendearen hondamenditzat jo izan dira.
2. errétiro, errétirua. (b). izena. Jubilación. Erretirua artzeko desiatzen nago.
errétirua kobrau. Cobrar la jubilación.
3. errétiro, errétirua. (c). izena. Menopausia. Oin dala gutxi etorri jako erretirua.
erretólika, erretólikia. (b). izena. Retahíla de palabras. Zuen amandriak demaseko erretolikia sartu zostan gure familixian gaiñian./ Zuen alabatxuak dauka erretolikia. Erretolikia sartu, euki, bota... Azen.: errétolika ere bai.
errétorta, errétortia. (d). izena. (Oñati) "La tela muy fina y buena que se traía de fuera. Erretortazko izaraak: las sábanas muy finas de tela de fábrica." (Izag Oñ).
erretrápu, erretrapúa. (d). izena. Sasi-mediku edo kuranderek unjentuz-eta prestatu ohi dituzten errearentzako, ebagientzako eta halakoentzako trapuak. Paños preparados que utilizan los curanderos para sanar quemaduras, heridas, etc. Ermuko kuranderiak ipiñittako erretrapuekin osatu jakon besoko eridia.
erretratísta, erretratistía. (c). izena. Fotógrafo. Artekaleko erretratistian laguna da. Orain fotógrafo, argazkilari nagusitu dira.
errétratu, errétratua. (b). izena. Argazkia. Fotografía. Erretratuak ikusten pasau giñuan atsaldia./ Erakutsikotsut Donostian etara giñuan erretratua.
Orain argazki edo fotografixa entzuten da gehiago. erretratua etara. (b). Fotografiar.
erretúra, erreturía. (c). izena. Zerbait erein behar den soroetan, pilan ipinita, belar txar eta zaborreriaz egiten den sua. Montón de rastrojos al que se le prende fuego para preparar el sembradío. Zaborrerixiakin, lur da guzti, pillia eiñ eta su emote jakon. Oni esate jako erreturia.
errétxin. 1. erretxíñ, erretxíña. (b). izena. Resina. Emengo piñuan erretxiña ezta aprobetxatzen.
2. erretxin, erretxíña. (d). adjektiboa. Irritable, quisquilloso, -a. Ezta persona txarra baiña erretxin samarra. Ik. ipúrterre, zázpiki.
erréuma bédar, erréuma bedárra. (d). izena. . Agave americana. Pita. Izenak adierazten duen bezala, erreuma sendatzeko oso ona ei da landare hau, eta baita kukurruku eztula biguntzeko ere.
erréus, erréusa. (c). adjektiboa. Akatsen bat duen pertsona edo gauza. Labadoria erosi giñuan baiña erreusa./ Tomate erdixak inguru erreusak die aurten.
Tailerretan "pieza erreusak" esaten zaie atzera botatakoei.
erré-úsaiñ, erré-úsaiña. (b). izena. Olor a quemado. Sukaldera sartu orduko sentidu neban erre-usaiña.
érrez. 1. errez. (a). adberbioa. Fácil. Errez irabazi zotsan. Sin. samur. errezéra. (b). adberbioa. A lo fácil. Emen danok errezera joten dou. Sin. samurréra. 2. errez, erréza. (a). adjektiboa. Fácil. Eztauka bizimodu erreza.
Sin. samúrra. Ik. fázill.
errezélau. (c). du aditza. Recelar, sospechar. Zuen aitta ezta tontua ta oiñezkero ze gaitz daukan errezelauta dago./ Eztakitt, baiña uste dot zure andriak gure artekua errezelatzen dabela.
errézelu, -o, errézelua. (c). izena. Recelo, sospecha. Baneukan aura gizurretan zebillen errezelua./ Mutil orren errezelua zeuken.
ZEREN errezelua. errezelu txarrak eindda egon. (c). esapidea. Susmo txarrak izan. Aspaldian bisittatzera joan ez galako errezelu txarrak eindda dago tia Maria. Ik. júzgu txárrak éindda égon.