Hiztegia
érreka. 1. érreka, érrekia. (a). izena. Río. Errekara goiaz bañatzera. Ubera-errekia, Anguzar-errekia, Antzuela-errekia, Abraiñ-errekia... Deba-ri ostera ibai-xa esaten zaio.
érrekan pasáutakua. (d). esapidea. (eufemismoa.) Birjintasuna galdutakoa, larrutan egindakoa. Emakumeez. Errekan pasautakua zala-ta, olakuak esaten zittuan. Don./ "Errekaan pasauta xaok?: esta violada?" (Izag Oñ)
érrekiak úrten. (c). Desbordarse el rio. Errekiak urten dau Plazentzian. 2. erreka, errekia. (d). izena. (Oñati) Araotzen, lixiba-lekua edo labaderoa esateko ere erabiltzen da; auzunetan orain dauden puxeta-lekuak jaso aurretik garbiketok errekan egingo zirelako, agian. —Nora zoiaz? —Aizkorbeko errekara, zuen alkondarak garbiketara.
errékaide, errékaidia. (c). izena. Erreka airea, errekak botatzen duen lurruna edo hezetasuna. Humedad o vapor que despide el río. Se consideraba nocivo para la salud. Bada txiste bat hitz honen kontura: Beiñ ardauzale amorratu bat joan da medikuana gaixua pasau barri, tta onek esaten dotsa: —Txikiteo dezentia eingok ik egunero, ezta? —Ez, aundi-aundixa ez. Pare bat dozena, asko jota. —Ba gaurtik aurrera txikiteua ziero ebitau biok, errekaidian ("recaída") arriskua daukak eta—. Bai gure gizonak ondo entendidu be: erreka aidia txarra zala ta, txikiteua be ebitau bia zala ta, errekatik urrin, Gorla aldera joaten zan egunero bixkarrian botia artuta.