Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
errédondoko
érreja
érreja, érrejia. (c). izena. Reja. Eskolako bentanan errejak ipiñittue umeik jausi eztaiñ.
errejidóre, errejidoría. (d). izena. REJIDÓRE. Antzinako kargua, oraingo auzo-alkatearen parekoa edo. Aura errejidore euan, Gomezkortan, errixan, erriko gizonekin bat, da erriko gizonak pa, preguntau ari, arek esate zittuanak eitten. Hil./ Nik Elusuko ori entzuten neban kapiakin juten zala, da zala auzo-alkatia, auzoko rejidoria. Don.
erréjilla, erréjillia. (c). izena. Rejilla. Sukaldeko keiak urtetzen daben zulua errejillatxo batekin tapau giñuan. Uberako eskoletxeko aterpean zeuden zurezko baranda-zutikoei errejilla deitzen genien.
errejístau. (c). du aditza. ERREKISTAU. Arakatu.   Registrar. Etxe guztia errejistau zoskuen./ Maixan badiardue, da aren zestua errejistatzen batzu batzuk. Ben. Azen.: erréjistau ere bai.
erréjisto, erréjistua. (c). izena. Registro. Orduan basarrittan da errejistuan ibiltzen zien, da topau ezkeo ba, artuta entregau ein biar. Ben./ Errejisto demasa ein zoskun poliziak.
érreka. 1. érreka, érrekia. (a). izena. Río. Errekara goiaz bañatzera. Ubera-errekia, Anguzar-errekia, Antzuela-errekia, Abraiñ-errekia... Deba-ri ostera ibai-xa esaten zaio. érrekan pasáutakua. (d). esapidea. (eufemismoa.) Birjintasuna galdutakoa, larrutan egindakoa. Emakumeez. Errekan pasautakua zala-ta, olakuak esaten zittuan. Don./ "Errekaan pasauta xaok?: esta violada?" (Izag Oñ) érrekiak úrten. (c). Desbordarse el rio. Errekiak urten dau Plazentzian. 2. erreka, errekia. (d). izena. (Oñati) Araotzen, lixiba-lekua edo labaderoa esateko ere erabiltzen da; auzunetan orain dauden puxeta-lekuak jaso aurretik garbiketok errekan egingo zirelako, agian. —Nora zoiaz? —Aizkorbeko errekara, zuen alkondarak garbiketara.