Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
erlé-ápixa
ernemíña euki
ernemíña euki. (d). Erne ezina euki.   Tener una simiente dificultad de germinar Ernemiña egualdi txar bat artutakuan erne ezinka dauanian ero: “An agertu da?” “Ez, arek ernemiña dauka”. Don.
ernémun, ernemúna. (c). izena. Patataren begia eta edozein haziren germena.   Germen del tubérculo de la patata o de cualquier otra semilla. Patatia, ernemunak asten jakonian zatartu eitten da./ Garixai, umedadetan euki ezkero laster asiko jako ernemuna./ Sartu giñuan babiak agiri dau ernemuna. Ik. begízta, erne.
ero. (a). juntagailua. O. Edo.   O. Bi ero iru aldiz esan jat./ Etxe bat ein ein ddou o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. Don. Edo ez da apenas entzuten.
© Jaione Isazelaia
erómai, erómaixa. (c). izena. ERRÓMAI, OREMAI, ORAMAI. Oremahaia.   Artesa, mesa donde se hace la masa del pan. Baserrittako eromaixak baztartuta dare aspaldixan./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Aniz. Eromai batzuek azpian bi irin-kaja izan ohi zituzten.
erósi. (a). du aditza. Comprar.
erósketa, erósketia. (b). izena. Compra. Erosketa ona ein ziñuan kotxiakin. Sin. kónpra.
eróso. 1. eroso. (b). adberbioa. Egoki.   A mano, con la mínima molestia. Plaza inguruan bizi dienak oso eroso dauke ikastolia./ Taberna orretan oso eroso jarri dabe sukaldia./ Andik markauta bai, baiña “emendik erosuao jak eta”. Klem. Gauza bat oso erraz edo gertu dagoenean erabiltzen da. Ant. aldrebes. Ik. egoki. 2. eroso, erosúa. (c). adjektiboa. Cómodo, pero sólo en el sentido de fácil, agradable. Bergatik Donostiarakua ezta bape biaje erosua./ Lan erosua da artazuriketia. Ez da esan izan "silloi erosua", "etxe erosua" eta horrelakorik. Ant. aldrebes.