Hiztegia
erídu. aditza. 1. eridu. (a). da-du aditza. Herir(se). Gerran eridu zeben. Ik. zaurittu. 2. eridu, eridua. (a). izena. Herido. Eriduak geure etxe aurretik eruaten zittuen kamilletan.
eríotza, eríotzia. (d). izena. Muerte. Il ein dda geixao. Baiña gero ba beste bati esaten jakonian: “Zer?” “Atzenian, eriotza luzia izen juan”. Don. Bergaran gutxi erabilia baina normaltasunez Oñati eta Leintzen.
erkínddu. (d). da aditza. Indarra galdu, eskastu. Perder fuerza, volverse defectuoso, desmejorar. Porru landaria ondo etorri zan baiña aspaldixan ziero erkinddu da./ Aura zan gizonakin, da oiñ ziero erkindduta dago.
érkiñ, erkíña. (d). adjektiboa. Eskasa, matxarra, defektoren bat duena. Defectuoso, -a, de mala calidad. Aurten arbola onek sagar ale erkin batzuk besteik eztittu emon, danak arkuak jotakuak./ Semeik gaztena alako ganorabako erkin bat zuan./ Talde baten, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra, bat auxe dao erkiñaua”. Don. Ik. érdikiñ.
erlamándo. 1. erlamando, erlamandúa. (d). izena. Zángano, abeja macho. 2. erlamando, erlamandúa. Batzuentzat, edozein erle itxurako, handia bada.
erlamíño, erlamiñúa. (b). izena. Erlabioa. Avispón. Besua aundittuta dauka erlamiñuak pikauta.
Txikiari ezpada edo liztor.
erláuntz, erláuntza. (d). izena. Colmena. Barrutik hustutako arbola gerriz, urritz makilaz eta horrela egindakoei erlauntz deitzen omen zieten, eta zurezko kajaz eginikoei erleontzi. Don. Ik. erléontzi.
érle. (Eibar) ERLA (ANG-UB., EIB.). 1. erle, erlía. (a). izena. Abeja. 2. erle, erlía. (b). izena. ERLEKÚMA, -E, ERLA-TXORTA (EIB.). Enjambre, conjunto de abejas de un colmenar. Erliak ies ein ddotse erlatokittik./ Erlia ikusi dot etxaburuko arbola baten./ Erliak urten eta erla-txortia geldittu zan aritz adar baten, toki-barri billa ziranak berriz agertu arte. (Etxba Eib)
Sing. beti erlía artu. (c). Arbolatik zintzilik bola bat eginda dagoen erle-multzoa hartu erlatokira eramateko.
erliak urten. "Enjambrar. Gaur eguardi aldera erliak urten dau, eta hor da galdara hotsa auzo guztian." (Eibetno)
erlé-ápixa, erlé-ápixia. (c). izena. Erle habia. Avispero. Bein baiño geixaotan erle-apixiai zirrika asi tta majo zaztiauta etxeratu giñan.