Hiztegia
erláuntz, erláuntza. (d). izena. Colmena. Barrutik hustutako arbola gerriz, urritz makilaz eta horrela egindakoei erlauntz deitzen omen zieten, eta zurezko kajaz eginikoei erleontzi. Don. Ik. erléontzi.
érle. (Eibar) ERLA (ANG-UB., EIB.). 1. erle, erlía. (a). izena. Abeja. 2. erle, erlía. (b). izena. ERLEKÚMA, -E, ERLA-TXORTA (EIB.). Enjambre, conjunto de abejas de un colmenar. Erliak ies ein ddotse erlatokittik./ Erlia ikusi dot etxaburuko arbola baten./ Erliak urten eta erla-txortia geldittu zan aritz adar baten, toki-barri billa ziranak berriz agertu arte. (Etxba Eib)
Sing. beti erlía artu. (c). Arbolatik zintzilik bola bat eginda dagoen erle-multzoa hartu erlatokira eramateko.
erliak urten. "Enjambrar. Gaur eguardi aldera erliak urten dau, eta hor da galdara hotsa auzo guztian." (Eibetno)
erlé-ápixa, erlé-ápixia. (c). izena. Erle habia. Avispero. Bein baiño geixaotan erle-apixiai zirrika asi tta majo zaztiauta etxeratu giñan.
erlé-bátze, erlé-bátzia. (d). izena. Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak, ardilaniakin einddakua, urik-eta pasatzen etxakonak, da artaikua jantzi, ta beste tunika bat ero, alkondara bat danen gainddi, da iiiiiiiii... da erle-batzia, da an utx eittebanai belarrondokua. Diooo, jota... baiña emon belarrondokuak...! Hil.