Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eráutsi
erdibi
erdibíde, erdibidía. (c). izena. Solución intermedia. Bixak nai dabe beriakin urten, baiña erdibide batera aillegau biako dabe derrior. ERDIBIDEKO ZERBAIT ere bai.
erdibíttu. (b). da-du aditza. ERDIBI EIÑ. Bi zati egin.   Dividir(se) en dos partes. Auzua erdibittuta dago bidegintza gorabera bategatik./ Eskuakin erdibitzeittu sagarrak./ Ogixa erdibi eiñ da bokadillo bana jarri notsen. erdibi eiñ. (c). aditza. erdíttik bi eiñ. (b). aditza. "Erdibitu" zentzuan ere entzun daiteke, baina gehiago "partirse por la mitad" zentzuan. Florerua lurrera jausi tta erdittik bi ein zan./ Zubixa erdittik bi eindda dago.
erdiesán bat eiñ. (c). esapidea. Zerbait erdizka esan, zehaztasunik gabe. Aittajuna ferixara joan da, atsaldian souan ze ein bia dan erdiesan bat eindda./ Erdiesan bat ein ddau baiña etxat entendidu.
érdikiñ, érdikiña. (c). adjektiboa. Dícese de los panes que les falta un buen trozo, de las manzanas empezadas, de las cosas defectuosas, y por extensión de las personas de "poca calidad". Etzeuan gaur Bolintxon ogirik, erdikiñ batzuk bakarrik./ Gaur armozutan eztot mai gaiñian zeuan sagar erdikin bat besteik jan./ Gazte-denporia firin-faran emunda gero azkenian alako erdikiñ batekin ezkondu zonan. Ik. érkiñ.