Hiztegia
erdelgaizto, erdelgaiztúa. (d). izena. Gaizki berba egindako gaztelera. Arek etxuan sekula ikasi, erdelgaiztua eitten juan. Ik. euskalgáizto.
érdera, érderia. (a). izena. Gaztelera. La lengua castellana. Euskeria baiño erderia obeto eitten dau orrek. «Araozko neska bat Araban egon omen zen erderaz ikasten eta etorri zanean, bere lagun bati esaten omen zion: I, erderiak tentaaten naixon. —Tierriak kausauko xon.» (Izag Oñ).
erderak artu. (d). esapidea. Erdaraz ikasi, erdaraz ikastera kanpora joan. Aintziñan gaztiak Arabara joaten zien erderak artzera. Bitxia da "urak artu" esapidearekin duen berdintasuna.
erderakára, erderakaría. (b). izena. Erderakada. Euskara usaineko erdara txarrean eginiko hitza edo esaldia. Euskeraz eitteko baiño inportantiaua dok eta kriston erderakarak botatze jittuk.
Baita alderantzizkoa ere, erdara usaineko euskara txarrean egindakoa, alegia. Ikastolako umiak erderakara galantak botatzeittue. "Euskerakara" esaten da euskaraz gaizki dakien batek euskeraz nola edo halako esaldiak egiten dituenean, hitz potoloak erabiltzen dituenean, eta horrelakoetan. Kulturako kontzejalak beti erderaz eitte jok baiña euskeraz asten danian sekulako euskerakarak botatze jittuk. ERDERAKARAK edo EUSKERAKARAK BOTA, gehienetan.