Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
énpaz egon
entrégu
entrégu, entregúa. (c). izena. Entrega. Gaur eskatzen badot, noiz izango da entregua? Klem.
entrésaka, entrésakia. (c). izena. Baso batean egiten den zuhaitz batzuk botatze lana, geratzen direnak hazteko leku gehiago izan dezaten.   Entresaca. Entresakia ein biarrian daukau Egiko piñuixan. Ik. matarrása eiñ.
entretenídu. 1. entretenidu. (a). da-du aditza. Entretener-se. 2. entretenidu. (a). adjektiboa. Entretenido, -a.
entzúera, entzúeria. (c). izena. ZEREN. Entzutea, zerbait entzuna izatea.   Noticia de algo. —Ez ekixen ezer ala? —Bueno, zeozen entzueria banajaukan, baiña gauza garbirik ez./ Periko Lasa ta, eztakitt entzueria dozun; aretxen ama. Hil. ZEREN entzueria edo entzutia EUKI edo IZAN. Sin. éntzute.
éntzun. 1. entzun. (a). du aditza. Oir. Ik. aittu. éntzun-éntzun eiñ. (c). esapidea. Norbaitek esaten dizuna entzun, norberak ezer erantzun gabe. Bronka, sermoia, erretolika luzea..., gehienetan. —Ze moduz mitiñian? —Ba, entzun-entzun ein juau ta kalera./ Gaztetan etxian zenbat bronka berandu aillegatziagaittik. Guk entzun-entzun eiñ da oera. entzún?. (b). Entzun duzu? . Ale, emendau telebisiñua eta oera. Entzún? Ik. barré?, ikusí?. 2. entzun, entzúna. (b). adjektiboa. Sonado, de renombre. Eztot ezautzen Gatzako alkatia, baiña oso entzuna da. Ik. éntzute aundíko, gaizki entzun.