Hiztegia
émon. aditza. EMUN. EMUN ere bai, eta agian gehiago. 1. emon. (a). du aditza. EMUN. Dar. Emoidazu milla pezeta.
2. emon. (a). du aditza. EMUN. Parecer. Bizar orrekin fraillia emoten dozu.
Ik. gazteémon, zarrémon. ederki emon be. (c). esapidea. Itxura txarra da. Ederki emon be abadiak sala fiestasian./ Ederki emon be gu lakuak operan.
3. emon. (b). du aditza. EMUN. Ceder, aflojarse la ropa. Prakak estu samarrak erosi, emun eitten dabe ta.
4. emon. (b). dio aditza. Con dativo, aficionarse, dedicarse. Bakarrik geldittu zanian eranai emon zotsan./ Aspadixan deportiai emunda dago.
5. emon. (c). dio aditza. EMUN. Con dativo, encender, poner en marcha, abrir... Emoixozu argixai./ Gero urai emon./ Motorrai emondakuan uzkarka asten da. Ant. kendu. 6. emon. (b). dio aditza. EMUN. NORIrekin, ekin. Con dativo, empezar a Ama ikusi zebanian negarrai emon zotsan./ Polizia segika asi jakunian iesai emon gontsan.
7. emon, emun. (b). du aditza. ZERK emon: eguraldi txarra hasi. Con ergativo, empezar a llover, nevar... Gero edurrak emon juan da ezin izan giñuztan txabolatik urten iru egunian.
8. emon, emun. (b). da-du aditza. Con prolativo (NORTZAT), dar por, considerar. Aurtengo sagarrak galdutzat emon bia die./ Ezin dou edozer gauza ontzat emon.
9. emon. (c). da-dio-du aditza. Igaro. Pasar un tiempo. Iru urte emon nittuan liburua eitten./ Makiña bat denpora emundakua da peskan. 10. emon, emun. aditza. Larrua emon. Zer, andriak eztosk emoten ala?/ Borondate oneko neskia i dok, dana emoteko daukan ortaikua. emoten dabena, . izena. "Emakume erraz" zentzuan erabili izan da eta baita "puta" adierazteko ere. Emoten-dabena dala esaten dabe gaizki gura detsenak. (Etxba Eib). Ik. narrúa emon, eskátu.
10. emon, emun. aditza. Larrua emon. Zer, andriak eztosk emoten ala?/ Borondate oneko neskia i dok, dana emoteko daukan ortaikua. emoten dabena, . izena. "Emakume erraz" zentzuan erabili izan da eta baita "puta" adierazteko ere. Emoten-dabena dala esaten dabe gaizki gura detsenak. (Etxba Eib). Ik. narrúa emon, eskátu.
emonála. EMUNALA. Emunala entzuten da gehiago. 1. emonála. (c). adberbioa. EMUNÁLA, EMONALÁN, EMUNALÁN. Eman ahala guztian. Dando a tope. Gaur primeran saldu die sagarrak. Goiz guztia emunalan jardun dot./ Gaur primeran saldu die sagarrak. Goiz guztia emunalan jardun dot emonala guztían. (b). A tope . Kotxian emunala guztian etorri giñan, baiña ala ta be berandu. Ik. egiñala. 2. emonála. (c). adberbioa. A medida que se da. Nik emonala arek kolokau eitte zittuan bere tokixan./ Amak, nik emunala, bankuan sartze zeban dirua.
Ik. egiñala.
emonáldi, emonaldíxa. (c). izena. EMUNALDI. Norbaitek edo zerbaitek gauza bat ematen edo produzitzen duen aldia edo denbora. Tomate-saill orrek emonaldixa emon dau oingoz,/ Ura kendu zeben, txorrua zabalik geunkan, da urrengo emonaldixan etxia inundau jakun./ Arrezkero beste bi emonaldi ein dittu arek baso arek. Mertz.
emotéille, emoteillía. (c). izena. EMUTEILLE. Emalea. Dador Zittal famia dauka baiña emoteille txarra ezta./ Piku-arbola ori emoteille demasa da.
-enán be. (c). juntagailua. Baldin ba... ere, badaezpada ere, partizipioari erantsirik. Gaur lotutako garixa mutxurtu ein biako da, lanbrua egiñenan be./ Norbaitt etorrienan be beti eukitzen dot patxar botillia.
enbído!. (c). Envite de dos tantos que hace un jugador de mus. —Enbido! —Bi geixao! —Ordago! —Etara. Azen.: énbido ere bai.
enboi, enboixa. komentario 1 enboi, enboixa. izena. (Antzuola) "Lo que queda en en el árbol al cortar la rama." (Izag Antz). enboi, enboixa. izena. (Antzuola) "Lo que queda al cortar desde abajo el árbol." (Izag Antz).
enbusteríxa, enbusterixía. (c). izena. Embustería, zalamería. Arek enbusterixia ugari baiña ezta fixatzekua.
enbustéro, -a, enbusterúa, -ía. (c). adjektiboa. Embustero, -a, zalamero, -a. Sinpatikua eztakitt dan baiña enbusterua beintzat bai.