Hiztegia
emakumien gaitz, emakumien gaitza. (d). izena. EMAKUMIEN ZERA. Sífilis. Emakumien gaitza arrapau juan Bilbon ero, eta bere burua il juan. Klem. Sin. gizonen gaitz, sífilis.
éme. 1. eme, emía. (a). adjektiboa. Hembra. Ant. ar. 2. eme, emía. (d). adjektiboa. Emakume itxurako gizonez esan ohi da. Se dice de los hombres de modales femeninos. Gizon argixa da, eme samarra izatia eze.
eme-eme berba eiñ. (c). Oso leun hitz egin. Leunkeriaz, askotan Arek eme-eme berba eingosk, baiña gero berak nai dabena eingo jok. 3. eme, emia. (Eibar) "Herramienta hembra. Hainbat gauzatan, pieza batek beste bat bere barruan hartzeko zulua edo eregiunia daben piezia, esate baterako trokel emia." (SB Eibetno)
émeki, émekixa. (d). izena. Neskenak omen diren zaletasun edo jarrerak dituen mutila. Marichica Neskena imitatzen dabena, koziñeketan eiñ ero anderiakin ibilli, orri émekixa. Don. Zenbaitek maritxu ere esan ohi du zentzu honetan.
Ant. marí-mútill.
émen. AMEN. 1. emen. (a). adberbioa. AMEN. Aquí. 2. emen. (c). AMEN. Honetan. Emen basuan ezta sekula perretikuik egoten.
Emen basuan ezta sekula perretxikuik egoten./ Emen etxian eztou sekula txakurrik euki
émendai, émendaixa. (d). izena. Antzinako emakumeen buruko zapia. Orduko emakumiak emuteben nik oiñ daukaten beste urte berrogetamar urtekin bai, gitxiaokin. Gero agiñik pez, buruko emendaixa jantzitta, erropa luze-luze gona aundi batzuk, beste... txanbria esate jakon, beste amantal aundi bat. Mertz.
eméndau. AMENDAU. 1. eméndau. (a). du aditza. AMÉNDAU. Itzali. Apagar. Argixa emendau oera joan aurretik. Sin. atxingi, atzeiñ (Ang.), itxungi (Lein.), amatau (Eib.) Ik. itzáli. 2. emendau. (d). da aditza. Amaitu. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz.
emendíkalde, emendíkaldia. (b). izena. Hemengo aldea, hemendiko aldea. La parte de aquí. Errekian emendikaldia guria da ta andikaldia zuena. Ant. andíkalde.
émon. aditza. EMUN. EMUN ere bai, eta agian gehiago. 1. emon. (a). du aditza. EMUN. Dar. Emoidazu milla pezeta.
2. emon. (a). du aditza. EMUN. Parecer. Bizar orrekin fraillia emoten dozu.
Ik. gazteémon, zarrémon. ederki emon be. (c). esapidea. Itxura txarra da. Ederki emon be abadiak sala fiestasian./ Ederki emon be gu lakuak operan.
3. emon. (b). du aditza. EMUN. Ceder, aflojarse la ropa. Prakak estu samarrak erosi, emun eitten dabe ta.
4. emon. (b). dio aditza. Con dativo, aficionarse, dedicarse. Bakarrik geldittu zanian eranai emon zotsan./ Aspadixan deportiai emunda dago.
5. emon. (c). dio aditza. EMUN. Con dativo, encender, poner en marcha, abrir... Emoixozu argixai./ Gero urai emon./ Motorrai emondakuan uzkarka asten da. Ant. kendu. 6. emon. (b). dio aditza. EMUN. NORIrekin, ekin. Con dativo, empezar a Ama ikusi zebanian negarrai emon zotsan./ Polizia segika asi jakunian iesai emon gontsan.
7. emon, emun. (b). du aditza. ZERK emon: eguraldi txarra hasi. Con ergativo, empezar a llover, nevar... Gero edurrak emon juan da ezin izan giñuztan txabolatik urten iru egunian.
8. emon, emun. (b). da-du aditza. Con prolativo (NORTZAT), dar por, considerar. Aurtengo sagarrak galdutzat emon bia die./ Ezin dou edozer gauza ontzat emon.
9. emon. (c). da-dio-du aditza. Igaro. Pasar un tiempo. Iru urte emon nittuan liburua eitten./ Makiña bat denpora emundakua da peskan. 10. emon, emun. aditza. Larrua emon. Zer, andriak eztosk emoten ala?/ Borondate oneko neskia i dok, dana emoteko daukan ortaikua. emoten dabena, . izena. "Emakume erraz" zentzuan erabili izan da eta baita "puta" adierazteko ere. Emoten-dabena dala esaten dabe gaizki gura detsenak. (Etxba Eib). Ik. narrúa emon, eskátu.
10. emon, emun. aditza. Larrua emon. Zer, andriak eztosk emoten ala?/ Borondate oneko neskia i dok, dana emoteko daukan ortaikua. emoten dabena, . izena. "Emakume erraz" zentzuan erabili izan da eta baita "puta" adierazteko ere. Emoten-dabena dala esaten dabe gaizki gura detsenak. (Etxba Eib). Ik. narrúa emon, eskátu.
emonála. EMUNALA. Emunala entzuten da gehiago. 1. emonála. (c). adberbioa. EMUNÁLA, EMONALÁN, EMUNALÁN. Eman ahala guztian. Dando a tope. Gaur primeran saldu die sagarrak. Goiz guztia emunalan jardun dot./ Gaur primeran saldu die sagarrak. Goiz guztia emunalan jardun dot emonala guztían. (b). A tope . Kotxian emunala guztian etorri giñan, baiña ala ta be berandu. Ik. egiñala. 2. emonála. (c). adberbioa. A medida que se da. Nik emonala arek kolokau eitte zittuan bere tokixan./ Amak, nik emunala, bankuan sartze zeban dirua.
Ik. egiñala.
emonáldi, emonaldíxa. (c). izena. EMUNALDI. Norbaitek edo zerbaitek gauza bat ematen edo produzitzen duen aldia edo denbora. Tomate-saill orrek emonaldixa emon dau oingoz,/ Ura kendu zeben, txorrua zabalik geunkan, da urrengo emonaldixan etxia inundau jakun./ Arrezkero beste bi emonaldi ein dittu arek baso arek. Mertz.
emotéille, emoteillía. (c). izena. EMUTEILLE. Emalea. Dador Zittal famia dauka baiña emoteille txarra ezta./ Piku-arbola ori emoteille demasa da.