Hiztegia
elórrarantza. ELÓRRANTZA (ESANAGOA). 1. elórrarantza, elórrarantzia. (c). izena. ELORRANTZA. Lahar edo sasiei zenbaitek ematen dion izen jenerikoa. Zarza, zarzal. Elorrantza artetik urten ezindda kristonak ein giñuzen. Askok sasi, lar, eta arantza edo arantzarte sinonimo gisa erabili ohi du.
2. elorrarantza, elorrarantzía. (d). izena. ELORRANTZA. Espino albar. Sin. elórrarantza zuri.
elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). izena. . ELÓRRANTZA BELTZ, ARAN BELTZ. Prunus spinosa. Elorri beltza. Espino negro. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?).
Ik. okán txímillo.
elórrarantza zuri, elórrarantza zuríxa. (c). izena. . ELORRANTZA ZURI. Crataegus monogyna. Elorri zuria. Espino albar. ELORRANTZA ZURI esaten da gehiago. ELORRANTZA soilik esaten denean ere landare hau ulertzen da. Batzuek ARANTZA soilik ere bai. Gure basoetan ugaria den sastraka, inoiz zuhaixka dezentea izatera iristen dena. Oso eztakatsua da eta jangarriak ez diren fruitu gorriak ematen ditu. Bertan mizpira eta madari landareak txerta daitezke.