Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
égur
éjenplo
éjenplo, éjenplua. (b). izena. Ejemplo. Ejenplo txarra emoten jatzu seme-alabei. Ik. porréjenplo.
eju-ejuka. onomatopeia. "Eztula. Ibili zaitte eurittan eta gero eju-ejuka." (SB Eibetno).
ekáiztu. (d). da aditza. Matxorratu.   Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente). Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don. Ez diot beste inori entzun. Emakumeez ere esan omen daiteke. Ik. matxórratu.
ekárri. (a). du aditza. Traer. Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio.