Hiztegia
ei. (b). I. Omen. Elgetan oinddio edurra ei dao./ Gasolinia merkatu biar ei da./ Ez i dator afaltzera. I bakarrik entzuten da askotan.
Eibar. (a). IBAR (UB.). Deba Ibarreko herria. Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin. esaera. Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti. Eibarko txitia, oillo. (c). esaera. Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama.
Eibarko txitia Bergako oillua. (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran.