Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
edozetára
édurtza
édurtza, édurtzia. (c). izena. Edur handia.   Nieve en abundancia, lugar con mucha nieve. Gorlan izan gaittun; an jaon edurtzia.
edúr-ur, edur-úra. (b). izena. Aguanieve. Atzo illuntzian edur-ura asten zeban.
edur-úrte, edur-urtía. (c). izena. Año de nieves. Edur-urte aundixa izan zan iezkua. Edur urte, gari urte. esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE. Ixkur-urte, edur-urte. (c). esaera. EDUR URTE, GARI URTE.
© Ezezaguna
edurzúlo, edurzulúa. (d). izena. EDURTEGI. XVII-XIX mendeetan elurra gordetzeko leku altuetan egiten ziren harrizko tegiak. Izotza medikuntzarako eta edari freskagarritarako erabiltzen zen, batik bat.   Depósito hecho de piedra que se construía entre los siglos XVI-XIX para conservar la nieve que luego se utilizaba sobre todo para refrescos y usos médicos. Elusun zan Bergako edurzulua./ Gisasolakuak zittuen edurteixak Ixu gaiñian. (Etxba Eib) Plazentziako baserririk altuenetarikoa da «Edurdungua», eta Elosuko Labeaga-ri (Labia) «Nebera» deitzen zaio. Ahozko erreferentzietan nebera jaso dugu ia bakarrik. Sin. nébera.
egabéra. 1. egabera, egabería. (b). izena. vanellus vanellus. Neguko paseko txoria. Avefría Egabera bandaría jatxi da zelaixan. Esaerak dio Holandako erreginarentzat izaten zirela hegaberaren lehenengo arrautzak. Aitari entzuna. Sin. azpízuri. 2. egabera, egabería. (b). izena. (Angiozar) Delichon urbica. Enara.   Golondrina Ik. golóndrina.