Hiztegia
edúr-bóla, edúr-bólia. (b). izena. Aldapan behera bueltak eraginez egiten den bola handia. Bola grande de nieve. Zelai guenetik barreneraino kriston edur-bolia ein giñuan lauren artian.
Ik. edúr-pélota.
edur-bústi. 1. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Edur-ura. Aguanieve. Sin. edúr-ur. 2. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Urtzen ari den elurra. Nieve húmeda Edur-bustixa txarra da ibiltzeko.
edur-kísi, edur-kisíxa. (d). izena. Elurra oso gutxi eta xehea ari denekoa. Atzo etxerakuan edur-kisixa zan. Ik. kisí bat.
edur-malúta, edur-malutía. (b). izena. Edur-mataza. Copo de nieve. Txapelan lakotxe edur-malutak jausten zien gaur goizian.
Sin. edur-matáza, maluta, mataza.
edur-píkor, edur-pikórra. (d). izena. Edur-ale borobil eta lehorra. Nieve granulada. Erregen egunian edur-pikorra egin zeban, siku-sikua./ Lenengo edur-pikorra jardun zeban eta gero txapelan lakotxe matazak.