Hiztegia
edértu. (b). da-du aditza. Eder bihurtu. Embellecer(se). Aspaldixan edertu ein dda./ Etxe aurria edertu dabe.
ederzále, ederzalía. (c). adjektiboa. Gauza ederren zalea. Ederzalia zonan da azkenian golfua artu jonan galanta.
Neska edo mutil ederren zalea, batik bat.
edózeiñ. 1. edózeiñ. (a). izenordaina. ERÓZEIÑ. Edonor. Cualquiera Edozeiñ ezta gauza basuan lan eitteko.
2. edózeiñ. (a). izenlaguna. ERÓZEIÑ. Cualquiera. Edozein etxetan dago telefonua.
edozéla. (c). adberbioa. EROZÉLA. Nolanahi. De cualquier manera. Arek edozela etarako leuke bizimodua./ Retegik edozela joten dau pelotia.
Testuinguru batzuetan "de mala manera" esan nahi du. Bazkaldu, sukaldia edozela laga, ta kalera berriro./ Ze uste dozu, edozela egin leizkela esamiñak, ala? Sin. edozetára, nólanai. edozéla be. (c). juntagailua. EROZÉLA BE. Edozein modutan ere, nolanahi ere. De todas maneras, de cualquier manera. Akerra saltsan ipiñi ei zeben, baiña edozela be etzan kuriosua egongo. Sin. edozetara be, nóla ta nái be.