Hiztegia
edertásun, edertasúna. (b). izena. Hermosura, belleza. Edertasuna ezta naikua, burua be bia da./ Tomate saillian izan naiz eta aura da edertasuna: bakoitzak ogeiña ale izangoittu.
Bigarren esaldian aura da ermosuria ere entzun daiteke. Ik. ermosúra.
edérto. (b). adberbioa. EDÁRTO. Ederki. Muy bien. Ederto bizi aiz i. Mendebal aldera gehiago. Sin. edérki.
edértu. (b). da-du aditza. Eder bihurtu. Embellecer(se). Aspaldixan edertu ein dda./ Etxe aurria edertu dabe.
ederzále, ederzalía. (c). adjektiboa. Gauza ederren zalea. Ederzalia zonan da azkenian golfua artu jonan galanta.
Neska edo mutil ederren zalea, batik bat.