Hiztegia
dudóso, dudosúa. (b). adjektiboa. DUDAKO. Dudoso, incierto. Oso seguru ezagutzen ez ditugun perretxikuez ere esaten da. Poltsa baten perretxiku onak ekarri dittugu ta bestian dudosuak.
Sin. dudáko.
duenda, duendia. (d). adjektiboa. Saltsera, endredatzailea; bazterrak nahasten dituena. (Emakumeez) Gu bakian bizi gaittun eta alako duendarik etxonagu biar emen.
dúkat, dukáta. (d). izena. DUKET. Ducado. "Moneda de oro que se usó en España hasta el siglo XVI. Después moneda imaginaria". (M. Moliner). Duketa be bai. Oixe eztakitt neurrixa ze zeban. Errielka kontatzen zan: ainbeste duket ainbeste erriel. Baiña ezin neikek esan. Don./ Dukatak intxaurpian ezkutauta zeuzkala esan jotsan semiai iltzerakuan. Klem.
dulduríxo, duldurixúa. (c). izena. DUNDURIXO. Dundurioa. Zumbido en el oído. Egundoko duldurixua daukat ezkerreko belarrixan.
dúltzaiña, dúltzaiñia. (b). izena. DÚLTZIÑA. Dulzaina. Txistua ta dultzaiñia urtero San Martzialen.
D
dúltze. 1. dúltze, dúltzia. (b). adjektiboa. Dulce. Menbrilo au oso dultzia dago./ Dultzegixa dago pastela.
Gozok, bi zentzu dituenez, testuinguruak edo esaldikerak argitzen du esanahia. Ik. gozo. 2. dultze, dultzia(k). izena. Gozokia(k). Dulce(s). Zela gustatzen jakon dultziak.
Ik. gozo.
dúnba, dúnbia. (b). izena. Intxarri handia. Cencerro grande. Gabaz entzuten da zaldixen dunba-otsa./ Dunbia aundixa da, dunbia ba puxkat tripia, ta muturra estua eukitzen dabena. Luis. Ik. árran, íntxarri.
dunba bédar, dunba bedárra. (d). izena. . Rhinantus mediterraneus. Bere dunba formatik hartzen du izena. Ik. kanpai bédar.
dúrdula. (Eibar) DURDURA (EIB.). 1. dúrdula, dúrdulia. (c). izena. DURDURA. Turdus pilaris. Zorzal real. Neskatila pinpirinez esaten da: Emen dator gure durdulia. 2. dúrdula, dúrdulia. (Eibar) Turdus viscivorus. Zorzal charlo. Karraztarroa. Durdulia agertzen da keixara umiak azten dagonian. (Etxba Eib). Sin. paseko zagaztarro, zagáztarro.
dxx. onomatopeia. "Sonido de la arena al caer, o de cualquier otra cosa que cae o fluye." (SB Eibetno)