Hiztegia
dúan. adberbioa. (Eibar, Soraluze) Doan. Debalde, gratis. Hitz hau, guk dakigula, ez da Bergaran esaten, debalde erabiltzen da, baina oso ezaguna da plazentziar eta eibartarrei entzunda. Elgetan ogi berua dirutan, aize freskua duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa.
duango, duangua. (Eibar) DUAKO. 1. dúango, dúangua. (c). adjektiboa. DUAKO. Debaldekoa. Geienetan frontoia duakuekin betetzen zan (SM Ezten). 2. dúango, dúangua. adjektiboa. DUAKO. "Gorrón.
Beti eta alde guztietan aura duangua.
dúda, dudía. (a). izena. Zalantza. Duda. Ointxe dudia sartu jat.
dudán egon. (b). DUDÁN GERATU. Estar, quedar... en duda. Dudan nago zinera joan ala etxian geldittu./ Dudan geratu nitzan bera ete zan ala ez ete zan. dudía ala?. (c). esapidea. Hala erantzun ohi da, erdi brometan, "galdetzea ere", "jakina", zentzuaz.
dudáko, dudakúa. (b). izenlaguna. Dudoso, incierto. Gaur dudako egualdixa daukau./ Lagun onak pe ein nittuan baiña geixenak dudakuak.
Sin. dudóso.
dudóso, dudosúa. (b). adjektiboa. DUDAKO. Dudoso, incierto. Oso seguru ezagutzen ez ditugun perretxikuez ere esaten da. Poltsa baten perretxiku onak ekarri dittugu ta bestian dudosuak.
Sin. dudáko.
duenda, duendia. (d). adjektiboa. Saltsera, endredatzailea; bazterrak nahasten dituena. (Emakumeez) Gu bakian bizi gaittun eta alako duendarik etxonagu biar emen.
dúkat, dukáta. (d). izena. DUKET. Ducado. "Moneda de oro que se usó en España hasta el siglo XVI. Después moneda imaginaria". (M. Moliner). Duketa be bai. Oixe eztakitt neurrixa ze zeban. Errielka kontatzen zan: ainbeste duket ainbeste erriel. Baiña ezin neikek esan. Don./ Dukatak intxaurpian ezkutauta zeuzkala esan jotsan semiai iltzerakuan. Klem.
dulduríxo, duldurixúa. (c). izena. DUNDURIXO. Dundurioa. Zumbido en el oído. Egundoko duldurixua daukat ezkerreko belarrixan.
dúltzaiña, dúltzaiñia. (b). izena. DÚLTZIÑA. Dulzaina. Txistua ta dultzaiñia urtero San Martzialen.
D
dúltze. 1. dúltze, dúltzia. (b). adjektiboa. Dulce. Menbrilo au oso dultzia dago./ Dultzegixa dago pastela.
Gozok, bi zentzu dituenez, testuinguruak edo esaldikerak argitzen du esanahia. Ik. gozo. 2. dultze, dultzia(k). izena. Gozokia(k). Dulce(s). Zela gustatzen jakon dultziak.
Ik. gozo.
dúnba, dúnbia. (b). izena. Intxarri handia. Cencerro grande. Gabaz entzuten da zaldixen dunba-otsa./ Dunbia aundixa da, dunbia ba puxkat tripia, ta muturra estua eukitzen dabena. Luis. Ik. árran, íntxarri.
dunba bédar, dunba bedárra. (d). izena. . Rhinantus mediterraneus. Bere dunba formatik hartzen du izena. Ik. kanpai bédar.
dúrdula. (Eibar) DURDURA (EIB.). 1. dúrdula, dúrdulia. (c). izena. DURDURA. Turdus pilaris. Zorzal real. Neskatila pinpirinez esaten da: Emen dator gure durdulia. 2. dúrdula, dúrdulia. (Eibar) Turdus viscivorus. Zorzal charlo. Karraztarroa. Durdulia agertzen da keixara umiak azten dagonian. (Etxba Eib). Sin. paseko zagaztarro, zagáztarro.