Hiztegia
despátxau. 1. despátxau. (b). du aditza. Despachar. Lanetik despatxau dabe.
2. despátxau. (d). da aditza. DESPETXAU. Amaitu. Oso adinekoek bakarrik. Ori gerrioi despetxauta (karlistada) fueruak kendu zittuen? Hil./ Etorte i zan e, zerera, Olaldera, Olaldetik Gantxeira... emendi Lezasora... Bergakua bazan despatxatze i zan emen, Bergako partian. Hil.
Ik. ilddía.
despedída, despedidía. (a). Despedida. despedidía emon. (c). esapidea. Senargaiari edo andregairi laga. Urtetan alkarrekin ibilli ondoren nobixuorri despedidia emon eta kriauakin ezkondu zuan. Klem.
despístau. 1. despistau. (a). da-du aditza. Despistar(se). 2. despistau, despistáua. (a). adjektiboa. Despistado, -a.
despregontzau, despregontzaua. adjektiboa. (Antzuola) "Lotsagabea. Ume despregontzaua alakua, aittajaunai be barre./ Ume despregontzau onek eozer gauza." (Lar Antz)
Etim.: «desvergonzado».
désprezio, déspreziua. (a). izena. Desprecio. Eskerrik emon ez eta gaiñera despreziua.
Azen.: desprézio ere bai desprezio eiñ. (c). Hacer desprecio. Etxekuei ainbeste desprezio eindda gero bera geldittu zan guztiakin. desprézioka ibilli. (c). esapidea. Andar con desprecios. Gizona beti andriai desprezioka ibiltze jako.
désprojo, désprojua. (b). izena. Egur hondakinak. Ba orrek desprojua. Sebas. Etim.: "despojo" seguruenik Ik. laka.
destáju, destajúa. (c). izena. Trabajo a destajo. Ondo ezagutze juat destajua ta etxotsat iñoi opa./ Altos Hornosen destajuan ibillita jaok ori.
destartálau. 1. destartalau. (a). da-du aditza. Destartalar(se). Destartalauta laga giñuan kotxia.
2. destartalau, destartaláua. (a). adjektiboa. Destartalado, -a. Bizikleta destartalau batekin ibiltzen da.
destatu, destatua. izena. (Antzuola) "Ia galduta dagoen hitza, egurra neurtzeko kubikoa erabili aurreko neurria." (Lar Antz)
déstenple, déstenplia. (c). izena. Destemple. Sillan lo artu dot eta eztakitt destenplia ero zer daukaten, baiña enago ondo.
déstera, désteria. (c). izena. ÉSTERA, DESTERARRI. Pedalez mugitzen den zorroztarri borobila. Rueda de afilar que se impulsa a pedal. Ganbarako desteran zorrozten zien kutxilluak. Ik. zorróztarri, arri.