Hiztegia
déstenple, déstenplia. (c). izena. Destemple. Sillan lo artu dot eta eztakitt destenplia ero zer daukaten, baiña enago ondo.
déstera, désteria. (c). izena. ÉSTERA, DESTERARRI. Pedalez mugitzen den zorroztarri borobila. Rueda de afilar que se impulsa a pedal. Ganbarako desteran zorrozten zien kutxilluak. Ik. zorróztarri, arri.
detallau. (b). du aditza. Detallar. Len ori zeuan: lapurrak bai lenengo Bergaran-ero urtebete bat; ondo gauzak detallatzen zienian Santoñara-ero; fuera, e. Errespetua bai, e; oin gutxitxo oixe dago, oin billurrez bizi ga. Hil.
détalle, détallia. (a). izena. Detalle. detalliak artu. (b). aditza. Coger los detalle. Arek detalle danak artukotsu.