Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
deskalábrau
désprojo
deskalábrau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) Descalabrarse. Ama il jakonian ziero deskalabrau zuan mutilla. Azen.: deskálabrau ere bai.
deskálabro, deskálabrua. (c). izena. Descalabro, fracaso. Atzo Realak egundoko deskalabrua euki juan Madrillen.
deskántsau. (a). du aditza. Descansar.
deskántsu, deskantsúa. (a). izena. Atsedena.   Descanso. Deskantsua komeni jatzu. Ik. átsen. deskantsua artu. (a). Descansar. Deskantsu ederra artu zeban aprobau zebanian. deskantsúan. (b). adberbioa. En descanso. Terreno pobre samarrei urte birik bat deskantsuan laga biar izaten jakue./ Majo gare emen deskantsuan.
deskárgau. (a). du aditza. Descargar.
deskúidau. (b). da aditza. DESKIDAU. Descuidarse, confundirse, pasarse. Deskuidauta be ez ari berandu etorri./ Eranakin sarri deskuidatzen da.
déskuidu, déskuidua. (b). izena. DESKIDU. Descuido, confusión. Gaur deskuidua euki dot kotxiakin; melokotoi arbolia urratu dot. DESKIDU ere bai adinekoek. déskuiduan. (b). DESKUIDU SANTUAN. Baldin eta.   Por un casual Azkoitixan e, agarrauan plazan, da, abadia begira ta, balkoittik salto eingo zebala e, deskuiduan dantzia ezpazan geratzen. Klem./ Aurten deskuidu santuan nota onak ezpaittu ekartzen, eztao bakaziñoik./ Deskiduan ama ikusten bozu, esaixozu diar eitteko. deskuiduan arrapau. (c). esapidea. Ezustean harrapatu.
desobedezídu. (a). du aditza. Desobedecer.
desobedíente, desobedíentia. (a). adjektiboa. Desobediente. Oso ume desobedientia da.
désonra, désonria. (b). izena. Deshonra. Desonra aundixa zan orduan erderaz ez jakittia.
desónrau. (b). du aditza. Deshonrar.
despátxau. 1. despátxau. (b). du aditza. Despachar. Lanetik despatxau dabe. 2. despátxau. (d). da aditza. DESPETXAU. Amaitu. Oso adinekoek bakarrik. Ori gerrioi despetxauta (karlistada) fueruak kendu zittuen? Hil./ Etorte i zan e, zerera, Olaldera, Olaldetik Gantxeira... emendi Lezasora... Bergakua bazan despatxatze i zan emen, Bergako partian. Hil. Ik. ilddía.
despedída, despedidía. (a). Despedida. despedidía emon. (c). esapidea. Senargaiari edo andregairi laga. Urtetan alkarrekin ibilli ondoren nobixuorri despedidia emon eta kriauakin ezkondu zuan. Klem.
despístau. 1. despistau. (a). da-du aditza. Despistar(se). 2. despistau, despistáua. (a). adjektiboa. Despistado, -a.
déspiste, déspistia. (a). izena. Despiste.
déspota, déspotia. (c). adjektiboa. Déspota.
despregontzau, despregontzaua. adjektiboa. (Antzuola) "Lotsagabea. Ume despregontzaua alakua, aittajaunai be barre./ Ume despregontzau onek eozer gauza." (Lar Antz) Etim.: «desvergonzado».
desprezíau. (b). du aditza. Despreciar.
désprezio, déspreziua. (a). izena. Desprecio. Eskerrik emon ez eta gaiñera despreziua. Azen.: desprézio ere bai desprezio eiñ. (c). Hacer desprecio. Etxekuei ainbeste desprezio eindda gero bera geldittu zan guztiakin. desprézioka ibilli. (c). esapidea. Andar con desprecios. Gizona beti andriai desprezioka ibiltze jako.