Hiztegia
demaséko, demasekúa. (b). izenlaguna. Itzela, egundokoa. Enorme. Demaseko zartaria artu neban keixatik jausitta./ Demaseko depositua eindda, baiña guk bete biar aura, e. Eli. Ik. démas. demasékuak eiñ, esan, entzun.... esapidea. DEMASAK EIÑ.... Sekulakoak egin, esan, entzun... Demasekuak esan zotsan uskerixa bateaittik.
Ik. egúndoko, kríston, sekuláko.
demoníentro, demoníentrua. (c). adjektiboa. Bihurria, demonioa, deabrua. Travieso, -a, demonio. Se usa en tono cariñoso. Nun ete da gure mutiko demonientrua.
Erabilera batzuetan demontre-ren sinonimoa da. Azen.: demónientro ere bai.
demonío, demoniúa. (b). adjektiboa. Okerra, bihurria, deabrua. Travieso, -a. Normalmente, en tono cariñoso. Ume demoniuokin burutu ezindda nabill.
iz. gisa diabru, nekez demonio. ze demonío!. (b). interjekzioa. Qué demonios! Geuk pe bajaukau bizi izateko deretxua, ze demonio! .
demoníokerixa. 1. demoníokerixa, demoníokerixia. (c). izena. Sorginkeria. Diablura, misterio, fatalidad. Eztakitt ze demoniokerixa dauken aurten tomatiak: satsa bota ta erregau arren eztie azten./ Tubo onek badauka demoniokerixan bat urik ez etortzeko. Sin. diabrukerixa. 2. demoníokerixa, demoníokerixia. (c). izena. Bihurrikeria. Diablura, travesura Demoniokerixia besteik eztauke mutiko onek.
Sin. diabrukerixa.
démontre, démontria. (c). adjektiboa. Okerra, demonioa (karinosoa). Travieso, -a. Nun sartu ete da gure katakuma demontria./ Mantela zikinddu dozu, demontria alakua! Ik. demoníentro. demontres!. (c). interjekzioa. Arraioa! Demontres! Atsalde guztia barriketa bardiñakin. Leporaiño naukazu. Emakumeek esaten dute bakarrik.
ze démontre!. (c). interjekzioa. Ze arraio. Bazkaixa jan nai badau berak gertau daixela, ze demontre! Fin samarra. Emakumeek erabilia, batik bat. Gizonezkoek gehiago ze arraixo, ze puñeta eta horrelakoak.