Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dantzá-prémixo
debillidáde
debillidáde, debillidadía. (b). izena. Debilidad. Ezin naiz ibilli be eiñ debillidadiakin.
debozíño, deboziñúa. (b). izena. ZERBÁITTI. Devoción. Deboziño aundixakin errezatzen dau. zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez. (c). esapidea. Ez gustatu. Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik.
debrázete. (d). Besotik helduta (umorezkoa).   Del bracete. Andik bajadia, an illuntzirarte ero ibilitta, bajadia. Mutillakin baldin bazan
dedio!. (c). interjekzioa. DEDIOS!. Birao biguna. Dedio!, ernegatzen asitta najaok eta kontuz ibili./ Ixilik egon zaittie, dedios! Sin. dió!.
defendídu. (a). da-du aditza. DEFENDIRU. Defendiru ere entzun daiteke. Defender(se) Neskatilliak zela defenditzen dabela anai txikixa.../ Erderaz be ondo defenditzen da.
défentsa, défentsia. (a). izena. DEFENSA. Defensa. Aizian kontrako defentsa barik dago zuen etxia.
déguellu, déguellua. (d). izena. Taiela, burdina ebakitzeko erreminta.   Tajadera. Sin. tajadera.
dei. 1. dei, déixa. (b). izena. Deia.   Llamada. Atzo jaso neban alabian deixa. Diar eta diar eiñ erabili ohi da normalean Bergaran. Dei eta deittu gero eta gehiago entzuten da, kalean batik bat. Ik. ilddía. 2. dei, déixak. izena. Ezkondeiak. Sin. elízta.
déittu. (a). dio aditza. Llamar. Biar deittuidazu telefonoz. Ik. dei, díar eiñ.
deizkion. (d). Derizkion. Iritzi-ren forma trinko lexikalizatua. Arek eitten ei eban, berak deizkionian, etxerako egurra falta-ero, nun dauan onena, juan illuntzian-ero, iñor mendixan ezebillenian bota. Hil. Adinekoek erabili ohi dute. Ik. iritzi.