Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
2. dan. (a). Kanpai-hotsa, ate-joka eta abarren onom. Dan-dan-dan, irukua joten dabenian danok mezetara.
danagurako, danagurakua. (b). adjektiboa. (Eibar, Leintz) Gutiziatsua, aseezina.   Codicioso, -a, ambicioso, -a, insaciable. Danagurako, aseezindako arrapatzaille gaizto bat aren uezaba. (Etxba Eib)
dánba!. (b). onomatopeia. "Tirotsaren, kolpearen eta abarren onomatopeia. Oillagorrak urten zostan da danba! danba! Lurrera./ Lelengo politto jo genduan atia, baiña geruago danba-danba." (SB Eibetno)
danbára, danbaría. (b). izena. DAUNBÁRA. Danbada, zerbaitek jausterakoan edo txoke egiterakoan ateratzen duen zarata ozena.   Ruido sonoro que producen los objetos al chocar, caer, etc. Etxetik entzun neban farolak jausterakuan etara zeban danbaria. Ik. danbatéko.
danbarrára, danbarraría. (b). izena. Danbarrada.   "Estrépito como de un trueno, de artillería." (Azkue). Goiko pisuan egundoko danbarraria entzun dot bart, armaixua jausi balitz moduan.
danbatéko. 1. danbateko, danbatekúa. (c). izena. Txokearen ondoriozko kolpea.   Golpe a consecuencia de un choque. Danbateko ederra emon jotsak kotxiai arbolian kontra. 2. danbateko, danbatekúa. (c). izena. Danbara.   Ruido de choque Sin. danbára.
© BUAko guztiak
danbolintxéro, danbolintxerúa. (d). izena. TANBOLINTXÉRO. Danbolina eta txistua batera jotzen dituena.   Txistulari-tamborilero. Gaztetan danbolintxerua izan zan. TXANBOLINTXEROK
danbólin-txístu, danbólin-txístua. (c). izena. TANBÓLIN-TXÍSTU, TXANBOLIN-TXISTU. El conjunto de txistu y tamboril. Bastidak danbolin-txistua ederki jote zeban. Txistuari berari ere danboliñ-txistu deitu ohi zaio. Ik. txúntxun, txístu.
danbóliñ.
© Jaione Isazelaia
1. danbolíñ, danbolíña. (c). izena. Gaztainak erretzeko danborra.   Tambor para asar castañas. Len danboliñian erretzen zien gaztaiñak. Sin. erré-gáldara.
2. danbolíñ, danbolíña. (c). izena. TXANBÓLIN. Tamboril. Badaki txistua ta danboliña joten. Ik. Txánbolin. lagunarteko danboliña izan. (c). esapidea. AURRENENGO DANBOLIÑA IZAN. Lagunartean umorea jartzen duena izan. Pisto zan gure lagunarteko danboliña./ Berbetan zelebria, beti barria darixola, ta jai eta jolas guztietan aurrenengo danboliña. (SM Zirik)
dánbor, danbórra. (c). izena. TÁNBOR (ORAIN ENTZUNAGOA). Tambor. Txikittan erregiak danborra ekarri zosten.
danborréro, danborrerúa. (c). izena. TANBORRERO. Tanborra jotzen duena.
danegandu. aditza. (Eibar) Orokortu, hedatu, zabaldu. Makiñak danegandu dittue gauza asko (AAG Eibes).
daneráko. 1. danerako. (a). Para todo. Orrek danerako balio dau. 2. danerako, danerakúa. (b). izenlaguna. Denetarikoa, edozein klasetakoa.   De todo. Ameriketan be danerako jentia dago: aberatsak, pobriak.../ Urdiñak, txaltxak, onduak... danerakuak topau dittugu.
danga-dánga. (c). DRANGA-DRÁNGA. Trago handiak eginez edaten dela adierazten duen onom. Pitxarra esku bixekin artu eta danga-danga eran neban.
dangára, dangaría. (d). izena. Trago. Baietz dangara baten botilla osua eran. Gutxi erabilia. Sin. trágo.
dántza, dantzía. (a). izena. Danza, baile. Dantza berri bat ikasi dot./ Dantzia dago frontoian. dantzan eiñ. (a). aditza. Bailar.
© Ezezaguna
dantzá-prémixo, dantzá-prémixua(k). izena. Dantza-lehiaketa.   Concurso de baile al suelto. Urkiolan dantza-premixuak eren; eguna zabaldu orduko etxetik urten, irugarren premixua etara ta illunerako berriz oiñez etxera./ Markiko Tomas dantza-premixotan asko ibilittakua zan. Pluralean lehiaketa zentzuan. Esan daiteke singularrean ere honelakoetan: Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.
dantzáleku, dantzálekua. (b). izena. Dantza egiteko lekua.
dantza-lótu, dantza-lotúa. (c). izena. Neska-mutilak elkarri helduta egiten den dantza.   El baile "agarrado". Azkoittin dantza-lotuik etzan lenao. JJp. Bi hitz gisa ere bai: dántza lotúa. Sin. agarrau.
dantzan eiñ. (a). aditza. Bailar.