Hiztegia
burpil-zorrotz, burpil-zorrotza. (d). izena. GURPIL-ZORROTZ. Gurdiaren gurpil trinkoa, egurrezkoa, buelta osoa burdinazkoa zuena. Burdi-motza ixete zan trongotaako. Burdiñezkua gaiñeko uela, gurpil-zorrotzok. Eleut.
búrruka, búrrukia. (a). izena. Pelea, lucha. Burrukia egon da tabernan.
búrrukan. (a). adberbioa. Peleando. Mutiko orrek beti burrukan dabitz. Orain jende asko “burruketan” esaten hasi da.
Orain jende bat «burruketan» esaten hasi da. búrrukan eiñ. (a). du aditza. Pelearse. Orregatik eztou burrukan eingo.
burruketan. adberbioa. (Eibar) "Peleas de broma. Bi talde egin eta alkarren kontra hasten ziran burruketan. Jokoa ez zan izaten ikubilka, alkarri heldu eta botatzia baiño, lepotik, samatik, gerrittik... miñik egin barik." (SB Eibetno).
burrukári, burrukaríxa. (d). izena. BURRUKALARI. Borrokan egin zalea. Aficionado a las peleas. Gure amak eta sarrittan e “"oillar mokózorrotza dok ori”", burrukarixa ero baldin bazan. Don.
Gutxi erabilia. Orain burrukalari gehiago
burrundára, burrundaría. (a). izena. Erleek, motorrek, autoek eta abarrek ateratzen duten hotsa. Ruido que producen las abejas, motores, coches, etc. Zuluan sartu ta egundoko burrundarak etara zittuan kotxiakin.
burrundára baten. (b). esapidea. Arrapataka eta zarata baten. Goizian goizetik burrundara baten dabill gure ama./ Motorra pasau dok etxe aurretik burrundara baten.
burrundarán ibilli, pasau. (b). Andar, pasar, con ruido, estrépito. Beti burrundaran ibiltze zuan da azkenian baztarra jo juan.
burtáket, burtakéta. (c). izena. Gurdiaren taketa. Estacas que se colocan en los bordes del carro. Burtaketak etxian lagata joan giñan garotara. Sin. táket.
burtápa, burtapía. (c). izena. Gurdiak atzean eta aurrean duen atea. La puerta delantera y trasera del carro. Burtapak aaztuta joan giñan arbittara.
Atzeko tapa eta aurreko tapa dira.