Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
buetre, -a
burdí-égur
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil. Azen.: burdi-égur ere bai.
burdi-errúbera, burdi-errubería. (b). izena. Gurdiaren gurpila. Sin. burdi-burpill, búrpill.
burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia. Azen.: burdí-íkatz ere bai Ik. burdí-égur.
burdikára, burdikaría. (a). izena. BURKÁRA. Carretada. Iru burdikara bedar falta jaku sartzeko./ Aze burkaria ekarri daben. Don. Ik. burdi-bédar.
burdikatáe, -i, burdikataia(k). izena. Garoz edo belarrez, esate baterako, zamatutako gurdia lotzeko katea. Luzea eta mehea. Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdisokak, eskusokia baiño loditxuao. Don. Pluralean gehiago.
burdi-luze, burdi-luzía. (b). izena. Gurdi handiena. Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don.
© Asier Sarasua
burdi-motz, burdi-motza. (b). izena. BURDI-MOTX. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi laburra. Kataiekin tronguak batu ta tarrasian. Tarrasian eruate zien. Orri guk etxian burdi-motza esate gontsan. Angel./ Ixete zan trongotaako burdixa, burdi-motza, erruberak eta burtetxia mox-motxa. Eleut. Sin. burzaldi.
burdíngáldara. 1. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Morokila egiteko ontzia. Zapala, eta helduleku batekin zintzilik jartzeko. Morokil-galdara ere deitzen zitzaion.   Recipiente no muy grande en donde se hace el "morokil". Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don. 2. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Caldero de hierro. Se utilizaba en usos más ordinarios que el de cobre. Ordinarixotxo erabiltzen zan txarrijana ta egosteko, burdingaldaria, bi aldetatik eskulekuekin da. Kobrezkua e, aura be ba txarriki lana eitte zanian, odolostiak eta, arek egosteko ibiltzen zan. Don. Kobrezko galdaratik bereizteko, batik bat. Normalean galdara, soilik.
burdingeza, burdingezia. izena. (Eibar) "Hierro dulce.   Zirkuitu magnetikuetarako egokixa dan burdiña suberatua. Burdiña huts txamarra, xaflakorra eta mekanizatzeko erreza." (SB Eibetno).
burdingintza, burdingintzia. (c). izena. Siderurgia.