Hiztegia
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil. Azen.: burdi-égur ere bai.
burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia. Azen.: burdí-íkatz ere bai Ik. burdí-égur.
burdikára, burdikaría. (a). izena. BURKÁRA. Carretada. Iru burdikara bedar falta jaku sartzeko./ Aze burkaria ekarri daben. Don.
Ik. burdi-bédar.
burdikatáe, -i, burdikataia(k). izena. Garoz edo belarrez, esate baterako, zamatutako gurdia lotzeko katea. Luzea eta mehea. Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdisokak, eskusokia baiño loditxuao. Don.
Pluralean gehiago.
burdi-luze, burdi-luzía. (b). izena. Gurdi handiena. Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don.
burdi-motz, burdi-motza. (b). izena. BURDI-MOTX. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi laburra. Kataiekin tronguak batu ta tarrasian. Tarrasian eruate zien. Orri guk etxian burdi-motza esate gontsan. Angel./ Ixete zan trongotaako burdixa, burdi-motza, erruberak eta burtetxia mox-motxa. Eleut.
Sin. burzaldi.