Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bozadera
brintzátu
brintzátu. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. 1. brintzatu. (c). da-du aditza. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. Pitzatu, zartatu.   Rajar(se), resquebrajar(se). Aizeik eztau biar gaztaiak. Aiziak pitzatu eitten dau. Luis. Ik. zartíau. 2. brintzatu, brintzatúa. (c). izena. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. Hendedura, resquebrajadura. Etxe orren paretak egundoko brintzatuak dauzke. komentario 1
brísa. 1. brísa, brísia. (d). izena. Laino kixia.   Neblina, calima. Laiño-kisixa dagonian, urriñera ikusten eztanian, orri esaten jakok brisia. Klem. 2. brísa, brísia. (a). izena. Brisa.
bríst eiñ. (b). du aditza. BRIS-BRIST EIÑ. Bristada egin.   Brillar. Euzkittan brist eitten zeban zure erlojuak. Sin. bristaria eiñ.
© Jaione Isazelaia
bristára, bristaría. (b). izena. Bristada.   Resplandor, fulgor. Zuen inbernaderoko plastikuak bristara ederra botatzen dau./ Oiñaztuen bristarekin begirik batu ezindda pasau dot gaba. Tximista zentzuan ere bai. Azelakotxe bristarak izan dien bart bristaría eiñ. Brillar. Sin. bríst eiñ.
bríxka, bríxkia. (b). izena. La brisca, juego de cartas. Iru aiztak jota sua ibiltzen die brixkan.
bro-bro. onomatopeia. BOR-BOR. "Hervir, cocer con relativa fuerza. Kontuz, babak bro-bro dakazuz irakitten, eta erre eingo jatzuz!" (SB Eibetno). Ik. pol-pol.
bróma. 1. bróma, brómia. (a). izena. Broma. Ogei milla duroko aberixia, broma ederra./ Amabost urte daroia kartzelan, ezta bromia e./ Zuk bene benetan artu ziñuan, baiña bromia zan. brómetako. 1. brometako, brometakua. (b). izenlaguna. Benetakoa ez dena, txantxetakoa, gezurretakoa, jolaserakoa.   De bromas, de pega An azaldu da brometako antiajuak jantzitta./ Gaur, adarra jotearren, brometako bronkia bota dosku jefiak. Ik. apropósko, gizurretáko. 2. brómetako, brómetakua. (c). izenlaguna. Ia beti ezezko esaldietan, garrantzizkoa, ez brometakoa, alegia.   Importante, de cuidado. Usado casi siempre en frases negativas . Uraundixak eztau brometako langintzia egin./ Artu zeban zartaria etzan brometakua./ Preziuak gora suelduak bera, ezta brometakua jarri dan bizimodua. brómetan. (c). adberbioa. Txantxetan.   En bromas. Brometan asi zien eta burrukan akabau./ Ezidazu olakoik esan ezta brometan be. Ant. bénetan. brómetarako. (c). Txantxetarako, jolaserako.   Para bromas. Eztaukat astirik brometarako./ Txakurra beti brometarako goguakin egoten da. Brometako gogua ere esaten da, baina agian bokal arteko /r/a galtzen delako. 2. bróma, brómia. (c). izena. Umore ona, giro alaia, adar jotze atsegina, adinekoen ahotan. Makiña bat broma eder pasautakuak ga alkarrekin. bróman. (c). adberbioa. Jolasguran, umore giro atseginean.   En la diversión, en el jolgorio. Lanian oso ona zan, baiña broman be primerakua./ Atsalde guztia broman pasau ta etxera zetozela baztarra jo eben.