Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bon-bon
bost
bost. (a). zenbatzailea. Cinco. Hurrengo hitza kontsonantez hasten bada ez da /t/ entzuten: bos minutu, bos lagun. Bosgarren da arrunta, baina adinekoek boskarren ere bai Gure aitta izen, boskarrena ero. JJp. bost ardura. (b). dio-zaio esapidea. Bost axola, axola ez izan. Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak. bost orrixan bizi. BOST ORRIXAN EGON. "Beldurrez. Frankokiñ bost orrixan bizi giñan, guardazobillak etxian noiz azalduko." (Lar Antz). Sin. lau gorrixan egon.
bostéko, bostekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Eskua. Agurtzeko edo bakeak egiteko ematen denean. Botaidak bostekua. Ori lagunartian, ezaupide geixao dagonian. Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, eztabaida bat pe, “bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua”. Don. Bostekua emon edo bota.
bostéun. (a). zenbatzailea. Quinientos.
bostoillo, bostoillua. "La constelación de cinco estrellas". (Izag Oñ). Ik. zazpízar.
bóstortz, bóstortza. (d). izena. Aurrean partika eta atzean hiruki formadun egurrezko armazoia duen nekazaritza tresna. Bost hortz luze eta zuzen ditu. Goldatuak apurtzeko erabiltzen zen.   Apero de labranza de cinco púas. Bostortza e, burdiñaria baiña ortz fijuekin, egurrezkua, ola iru puntara partikiakin eta ortz luziak. Klem./Etzan gurian bostortzik erabiltzen goldatua apurtzeko. Ariakin eitten giñuan. Burdiñara ere deitzen zaio (Don.k adibidez). Bazen zazpiortza ere, tresna berdina baina handixeagoa. Tresna hauen izen diferenteez aritzerakoan zera esaten zigun Donatok: Guk burdiñaria esaten juau, zuek bostortza, zuek esixa esate jatzue, guk nagiaria, da olaxe izen mordua jazik, bertan e, baiña diferente esateittunak. Ik. burdíñara.
bóta. 1. bota. (a). du aditza. Echar, tirar. Irin-fabrika zarra bota biar ei dabe. Ik. jaurti; txorixak botatzeko moduko berua s.v. bero; tripak bota s.v. tripa. Ik. jáurti, tripak bota, txorixak botatzeko moduko berua. botaalán. (c). adberbioa. Lluvia, etc., a cántaros. Eurixa botaalan ziarduan. Ik. goixan-béian, ídolas. 2. bota. (b). du aditza. Devolver lo comido. Alegiñak eiñ arren ezin neban bota. Ik. botaka eiñ, txala eiñ. 3. bota. (c). du aditza. Ipini, egin, martxan jarri, testuinguru askotan, adibidez, argindarra: Goizian joan da, eta oinddio eztabe argixa bota./ Gero Iberdueron argixa bota giñuan. Edo eraikuntzan: teilatua bota, suelua bota, kuartoiak bota. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Edo parranda bat: Egundoko juergia bota giñuan atzo. 4. bota. (c). du aditza. Abortatu abere batek. Aurreko aldixan txala bota juan. 5. bota. aditza. (Eibar) "Crecer setas. Perretxikuak 'hazi' edo 'urten' baino gehixago 'bota' egitten dittu mendixak. Buztingorri aldiak gehixago botatzen jok Urko aldiak baiño. Beti egon dok perretxiko gehixago Elgeta alderutz." (SB Eibetno) 6. bota, botía. (a). izena. Zahatoa.   Bota de vino. Botia bixkarrian dabela ikusikozu. botia ximurtu. (c). esapidea. Ardo asko edan. Kazarixak zuek? Botia ximurtzen bai abillak... 7. bota, botía. (a). izena. Bota de calzar.