Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bonbóe, -i
bosnotz
bost. (a). zenbatzailea. Cinco. Hurrengo hitza kontsonantez hasten bada ez da /t/ entzuten: bos minutu, bos lagun. Bosgarren da arrunta, baina adinekoek boskarren ere bai Gure aitta izen, boskarrena ero. JJp. bost ardura. (b). dio-zaio esapidea. Bost axola, axola ez izan. Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak. bost orrixan bizi. BOST ORRIXAN EGON. "Beldurrez. Frankokiñ bost orrixan bizi giñan, guardazobillak etxian noiz azalduko." (Lar Antz). Sin. lau gorrixan egon.
bostéko, bostekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Eskua. Agurtzeko edo bakeak egiteko ematen denean. Botaidak bostekua. Ori lagunartian, ezaupide geixao dagonian. Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, eztabaida bat pe, “bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua”. Don. Bostekua emon edo bota.
bostéun. (a). zenbatzailea. Quinientos.
bostoillo, bostoillua. "La constelación de cinco estrellas". (Izag Oñ). Ik. zazpízar.
bóstortz, bóstortza. (d). izena. Aurrean partika eta atzean hiruki formadun egurrezko armazoia duen nekazaritza tresna. Bost hortz luze eta zuzen ditu. Goldatuak apurtzeko erabiltzen zen.   Apero de labranza de cinco púas. Bostortza e, burdiñaria baiña ortz fijuekin, egurrezkua, ola iru puntara partikiakin eta ortz luziak. Klem./Etzan gurian bostortzik erabiltzen goldatua apurtzeko. Ariakin eitten giñuan. Burdiñara ere deitzen zaio (Don.k adibidez). Bazen zazpiortza ere, tresna berdina baina handixeagoa. Tresna hauen izen diferenteez aritzerakoan zera esaten zigun Donatok: Guk burdiñaria esaten juau, zuek bostortza, zuek esixa esate jatzue, guk nagiaria, da olaxe izen mordua jazik, bertan e, baiña diferente esateittunak. Ik. burdíñara.