Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bonbittogura
boskantóe, -i
bonbóe, -i, bonbóia. (a). izena. Bombón.
bon-bon. Dagonian bon-bon, eztagonian egon. (c). esaera. Dagoenean harro, ez dagoenean agoantatu egin behar.
bordau.
© Jaione Isazelaia
1. bordau, bordaua. (a). izena. Bordado. Ta alde bateti olako bordaua eitte utsen, ari urdiñ batekin. Hilari. Hemengo bordaduak kotoi urdinez eta kruzetan (puntokruzean) egiten ziren, eta bizigabeen irudi simetrikoak izaten ziren, gehienetan.
2. bordau. (a). aditza. Bordar. Ohazalak, elizako oihalak eta mortajak bordatzen ziren, batik bat
bórla, bórlia. (c). izena. Ohazalei, kaikuei eta abarri apaingarri bezala jartzen zaizkien hariz egindako mototsak edo bolatxoak.   Borla. Arek eukitzen zittuan puntokruzian einddako bordauak, ta borlak pe bai. Maria./ Borlak, ero narruzkuak badie txipittak pe esate jakue, aurrian ebaitta, borlen moduan ebaitta. Txipittak, narrutxipittak. Don. Ik. txipítta.
borladun, borladuna. (a). izena. Borlak dituen jantzi edo apaingarria.   Prenda que tiene borlas.
borondáte. 1. borondate, borondatía. (b). izena. Eskuzabaltasuna.   Dadivosidad. Borondate aundiko andria da; dana dauka emuteko. Borondate ona edo txarra, batik bat. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz. 2. borondate, borondatía. (b). izena. Voluntad. Norberan aldetik pe borondate puxkat ipiñi bia da.
borondate oneko, borondate onekua. (b). adjektiboa. Voluntarioso, -a. Sin. borondatetsu.
borondatétsu. 1. borondatetsu, borondatetsúa. (b). adjektiboa. Eskuzabala, borondate onekoa.   Dadivoso, -a. Oso gizon borondatetsua zan. Sin. borondate oneko. 2. borondatetsu, borondatetsúa. (b). adjektiboa. Voluntarioso, -a. Ezta fubolista ona baiña bai borondatetsua.
borrágoma, borrágomia. (a). izena. BORRAOMA. Goma de borrar. Borragomia arrapau doste.
© Jaione Isazelaia
bórraja lóra, bórraja loría. (c). izena. . BORRAJA. Borago officinalis. Borraja. Oso latza da, guztia ile tentez betea. Ortuan ere lantzen da eta berdura estimatua da. Bestela, udazkenean hazten da bere kasa. Ona omen da txiza egiteko Sin. asun áza.
borráu. (a). du aditza. Ezabatu.   Borrar
borréro, borrerúa. (d). izena. Verdugo. Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. Hil. (AA BergEus)
© Jaione Isazelaia
bórro, bórrua. (c). izena. Oveja de raza merina. Or Kastilla aldeko ardixa diferentia da, or dana borrua ikusten da./ Emengo ardixa obetzat daukau borrua baino. Ik. latxa, ardi.
borróe, -i, borróia. (c). izena. Borrón.
bortzaittu. (d). aditza. Hondatu, ihartu. Ganauak arboliai erdiko kukulua jandakuan, arbolioi bortzaittu eitten da. Pedro.
borzeiñ. BORTZEI. 1. borzeiñ, borzeiñak. izena. BORTZEI. Ikazkinen-eta oinetakoak, azpian iltzeak zituztenak. Borzeiñak, osea iketza garbitzeko bestela abarkak sua artzeben ba; orduan borzeiñ zar aundi batzuk ibiltze zien. Jose. 2. bortzei, bortzeixak. (d). izena. (Leintz) Mendiko botak . Ez sartu bortzeixekin sukaldera. Etim.: gaztelerazko «borceguí»