Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bónbilla
bortzaittu
bortzaittu. (d). aditza. Hondatu, ihartu. Ganauak arboliai erdiko kukulua jandakuan, arbolioi bortzaittu eitten da. Pedro.
borzeiñ. BORTZEI. 1. borzeiñ, borzeiñak. izena. BORTZEI. Ikazkinen-eta oinetakoak, azpian iltzeak zituztenak. Borzeiñak, osea iketza garbitzeko bestela abarkak sua artzeben ba; orduan borzeiñ zar aundi batzuk ibiltze zien. Jose. 2. bortzei, bortzeixak. (d). izena. (Leintz) Mendiko botak . Ez sartu bortzeixekin sukaldera. Etim.: gaztelerazko «borceguí»
boskantóe, -i. 1. boskantóe, -i, boskantóia. (c). izena. Barra gorriak dituen sagar mota.   Variedad de manzana de barras rojas. 2. boskantóe,-i, boskantóia. (c). Gaztaina mota.
bost. (a). zenbatzailea. Cinco. Hurrengo hitza kontsonantez hasten bada ez da /t/ entzuten: bos minutu, bos lagun. Bosgarren da arrunta, baina adinekoek boskarren ere bai Gure aitta izen, boskarrena ero. JJp. bost ardura. (b). dio-zaio esapidea. Bost axola, axola ez izan. Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak. bost orrixan bizi. BOST ORRIXAN EGON. "Beldurrez. Frankokiñ bost orrixan bizi giñan, guardazobillak etxian noiz azalduko." (Lar Antz). Sin. lau gorrixan egon.